Berri on batekin natorkizue!! Hainbeste urtez zain egon ostean, Maximo Sagarzazuren mapa zoragarriak ikusgai izango dira larunbatetik aurrera Hondarribian. Aurretik, ostiralean, horiei buruzko hitzaldia emango dugu bere biloba Lupek eta biok. ⤵️
Maximo Sagarzazuren erakusketa ireki dugu. Atzo Kultur Etxea bete zen hitzaldian, ehundik gora entzulerekin. Gaur familia eta herritarrak dira erakusketaren bisita gidatuetan. Eromen ederra ari da izaten! Martxo amaiera arte izango da ikusgai Hondarribiko @APHondarribia-n!
Arma Plaza Fundazioak aste honetan emango dio amaiera 'Ezagutu zure hiria' programari. Maximo Sagarzazu Ugarteren (1912-1999) obra hizpide izango duten bi saio antolatu dituzte.
#Hondarribia
https://t.co/BwSAPuMJSS
🗺Hondarribia nolakoa zen 'Bihotzez Marraztua' utzi zuen Maximo Sagarzazuk
Maximo Sagarzazu Ugartek herriari utzitako altxorrek osatzen duten Hondarribia Bihotzez Marraztua erakusketa antolatu du Arma Plaza Fundazioak martxoaren 30a arte
https://t.co/lp2Tf1f9gV
ISS enpresak egindako azken proposamena "miseria onartezina" denez, @HondarribiaUdal|eko garbitzaileen gatazkak luzera joko duela dio @ELAOarsoBidasoa|k. Bitartean, gaur Bordarin eta Biterin klaseak patioan ematea erabaki dute eskola barrua zikinkeriaz gainezka dagoelako.