🔥🌴😙
Euskararen informaltasuna diglosian, nerabezaroa, laguntasuna politizatzea, baserriaren eta borroka armatuaren azken hondarrak, militantzia politikoa, klase kontzientzia... gai asko jorratu genituen Miren Amurizaren Pleibak liburua komentatuz. Mila esker etorritako denei🥰
📝🖇️🔨
Literatura jaialdia antolatzeko
ASANBLADA IREKIA🤭
👉Beste urte batez martxan jarriko gara "Poesia mailu bat da" jaialdia antolatzeko. Literaturatik ere borrokarako deia luzatzeko.
☀️Hurrengo asteazkenean 18.30tan GTXn.
👉Etorriii mobida hau ez da bakarrik antolatzennn
🌟Gabonen ostean, hemen aurtengo saio teatrala, ZAPateneon!💫
Bertan, zeresan handia emango duten bi antzerki komentatu ahal izango ditugu; oso desberdinak izan arren, bata zein bestea absurdoaz eta umoreaz baliatzen dira kritika egiteko. Ea zer iruditzen zaizkizuen!
💥Apur bat berandu, baina bagatozzz!
👉Datorren saioan Ignacio Aldekoa idazle gasteiztarraren ipuinak komentatuko ditugu! Askok Floridako liburutegiagatik ezagutuko duzue, baina hori baino askoz gehiago da
idazketa denaz eta izan daitekeenaz, eta bereziki, literaturak eta arteak tresna politiko bezala egin dezaketen ekarpenaz. Mila esker gerturatu zineten guztioi, hurrengora arte! ❤️🤸✊
🔥🔪✍
Idazketa labana bat da - Annie Ernaux
Solasaldia Leire Lakasta itzultzailearekin
Hemen dituzue aurreko osteguneko irudiak, ederki egon ginen! Lehen zatian Leire Lakasta liburuaren itzultzaileak libuaren nondik norakoen berri eman zigun:
Ernauxen bizitza eta hautuak, idazketa arma bezala ulertzeaz, edota itzultzerakoan izandako erronkez eta hartutako erabakiez hitz egin zigun. Horren ostean, bi talde txikitan banatu eta liburuan azpimarratutakoak komentatu genituen,
Idazketa tailerra✍️💫🌝
Datorren igandean idatzizko sormena lantzeko tailerra izango dugu, azpimarrako kideek antolatuta. Nahi baduzu ekarri zure kuadernoa edo bestela guk jarriko ditugu folioak eta boliak. Ez izan zurian geratzeko beldurrik... asmatuko dugu zerbait! Etorri!
Hasieratik sortu zuen interesa haren lanak eta, aldi berean, izan zen menostua askorengatik, baita 2022an Nobel saria eman ziotenean ere. Haren kontrarioentzat barkaezina da duen estilo lehorra, lantzen dituen intimitateko gaiak eta gorpuzten dituen genero eta klase posizioa.
🫵🏻 IKASTURTEKO BIGARREN SAIOA 🫵🏻
📖Idazketa labana bat da liburuaren bueltan arituko gara: Annie Ernaux idazlearen idazketari, poetikari eta politikari buruzko hausnarketak jasotzen dituen elkarrizketa luzea.
Gainera, Leire Lakasta itzultzailearekin solasaldia izango dugu!😎
Annie Ernaux (Lillebonne, 1940) Merkatari txikien alaba izan zen eta haurtzaroa Yvetoten bizi izan zuen. Unibertsitate ikasketak Rouenen egin zituen eta frantses literaturako irakasle izan da bizitza osoan. Obra autobiografiko eta intimista landu du.
Lokala, familia, txosna, baserria, militantzia politikoa… Hizkuntzari dagokionean, ahozkotik ahalik eta gertuen dagoen erregistroa esploratu du, gazte hizkerarekin lotua.
💥Bagatoz!
Ikasturteko lehen saioa egingo dugu datorren asteazkenean, urriaren 8an. Liburua erdizka edo pixka bat diagonalean edo bakarrik hasiera irakurri duzuenak ere, ongi etorriak! Ez gelditu etxean!
📖 PLEIBAK - Miren Amuriza
👉 Urriak 8, asteazkena
🕡 18:00
🌴 Gaztetxean
urteetan nerabe izandako bi emakumeren istorioa kontatzen du, lagunetako baten ikuspuntutik. Hamarkada horretako Euskal Herriko gazte belaunaldi baten erreferentziak, gatazkak eta bizipenak kontatzen ditu liburuan. (...)
Ahaztu lotsak eta pedanteriak etxean eta konspiratu dezagun elkarrekin:
etor zaitez Azpimarra gaztetxeko irakule taldera eta zukutu ditzagun denon artean liburuak!
❤️🔥📖🌴
Hemen dira udako irakurle saioak!
🌴✨🎉⛓️💥
Gasteizko uda beroari aurre egiteko bikainak: pantanoan edo lehorrean; lan prekario, asperdura eta hango eta hemengo jaien artean... Hartu tarte bat lasai lasai irakurri eta elkarron artean liburuak zukutzeko!
Laster arte!🤗📖🏄❤️🔥