Iraurgiren bazkide edo zale zaren horri. Denok badakigu eta bagenekien urrea zaila zela, Challenge liga gogorra dela. Jokalariei esker gauden tokian gaude. Jokalariek orain zuen babesa eta indarra behar dute. Garen bezalakoak garelako, igandean denok kiroldegira. Denok batera.
Ixila, fina eta lasaia. Jokua inork baino hobeto ulertu eta Irakurtzen du. Lege zaharreko joku
antolatzaile modernoa. Gure txoferra. Beñat Hevia, nola ez, otsoa da.
Iñaki Jimenezek ez du Juaristiko entrenatzaile karguan jarraituko. Gure historiako pasarterik ederrenetakoak idatzi dituen lagunari, aurrerantzean, onena opa diogu. Eskerrik asko Iñaki. Betirako otso
Azkoitia, Azpeitia, Gipuzkoa. Txapeldunak etxera bueltan bagoaz. Apal, humil baina egindako lanaren harrotasunarekin. Zuentzat!!!! Eta hiretzat, Pino. Beti gurekin!!!!