FAXISMOAREN KONTRA, AUSARDIA ETA ALIANTZA FEMINISTAK!
Iristear da M8a eta urtez urte, gehiago dira kalera ateratzeko ditugun arrazoiak.Beraz, har ditzagun kaleak eta oihukatu dezagun ozen nazkatuta gaudela. Segi dezagun aliantzak eraikitzen oldarraldiz beteriko garai hauetan!!
Asteburuan beste eraso matxista bat egon da eskualdean.
Nazkatuta gaude! Ez dugu eraso gehiagorik onartuko!
Oreretako eta Lezoko asanblada feministok kontzentra deitzen dugu datorren abenduaren 10ean (asteartea), 19:00etan Renfeko geltoki aurrean.
Erasorik ez erantzunik gabe!🔥
“Gaur ez dugu bakarrik negar egiten, ahotsa ere altxatzen dugu"
Zientoka lagun bildu dira gaur eguerdian Antxoko Biteri plazan, irmoki eta gogor, atzoko hilketa matxista salatzera
#Pasaia
https://t.co/2IypD3s12A
2008ko abenduan, gure auzokidea zen CLARA RANGEL hil zuen bere bikote KENNYk.
Clarak 33 urte zituen, hazten ikusi nahi zituen 3 haur, ametsak, itxaropenak...zorigaiztoko abendu hartan amaitu zen bere bizi-proiektua. Ez dadila estatistika izugarri baten zenbaki soil batean bihurtu
📢📢 ADI ‼️‼️
BRICO DEPOT Oiartzun enpresan, *emakume langile batek, jazarpena jaso du lanean zegoela bezero batengandik.
Ostiralean, 28an, Brico Depoteko aparkalekuan elkartuko gara 13:30etan, lantokietan emakumeek aske lan egin nahi dugula aldarrikatzeko.
ERASORIK EZ!!!