Yaakarretik Suleiman eta Yusuufa etorri dira 158 eramangarriren bila. Mugarik Gabeko Ikasgelak proiektuari esker, batxilergoa atera duten Mbameko ikasleek unibertsitatean baliatuko dituzte.
@RCEBasqueNavarr barruan dago @elkartenet-ek gidatzen duen Mugarik Gabeko Ikasgelak.
Ekainaren 18an Gasteizko @EGIBIDE-ren instalazioetan bildu ginen @RCEBasqueNavarr erakundearen estatutu berriak eta 2027 eta 2028 urteetarako Ibilbide Orria eta helburuak onartzeko.
Arturo Nogueirasek bi ordenagailu finko eta eramangarri bat ekarri dizkigu. Eskerrik asko gurekin akordatzeagatik!
Argazkian Arturo eta Unai gure ikaslea.
@noaua euskara elkartetik Alaitz etorri da. @IKERLANofficial -ek dohaintzan eman zigun, eta gure ikasleek moldatu duten ordenagailu eramangarria jasotzera.
Bikaina euskararen alde egiten duzuen lana! Segi horrela!
Zorrizketan euskara elkartetik Josu etorri da gurera. @IKERLANofficial-ek dohaintzan emandako eramangarri bat jaso du. Lezaman ere euskaltzaleak aurrera! Eskerrik asko egiten duzuen lanarengatik! Bejondeizuela!
Bergarako @JardunEus Elkartetik Nerea etorri da gure ikasleek egokitutako bi eramangarriren bila. Ordenagailuok @emun_taldea -k eta @IKERLANofficial -ek eman zizkiguten. Ederra da Jardunekook euskararen alde egiten duzuen lana!
Pilpilean Soraluzeko Euskara Elkartetik Arianne etorri da bi ordenagailu eramangarriren bila. Ordenagailuok gure ikasleek prestatu dituzte @emun_taldea -k eta @IKERLANofficia-ek egindako dohaintzei esker. Eskerrik asko Pilpilean euskararen alde egiten duzuen lanarengatik!
@emun_taldea -k emandako only one bat eta
@IKERLANofficial -ek emandako eramangarri bi prestatu dizkiogu Elgoibarko Izarra euskara elkarteari. Ordenagailuak jasotzera Imanol etorri da. Bejondeizuela, Elgoibarko Izarra euskararen alde egiten duzuen lanarengatik!
Tolosako @galtzaundi-tik Idoia etorri da @IKERLANofficial-ek dohaintzan eman zizkigun ordenagailu eramangarriak jasotzera. Gure ikasleek ordenagailuok prestatu dituzte Tolosako Eukaltzaleen Elkartearentzat. Eskerrik asko Galtzaundi euskararen alde egiten duzuen lanarengatik!
Mugarik gabeko ikasgelakook azkeneko ikututxoak egiten ari gara. Nouakchottera, Errachidia, Camerun eta Senegalera bidalketak egingo ditugu. Gaur, proiektua gidatzen duten @elkartenet -eko lagunak etorri dira gurera.
Diego Andrés etorri da gurera Antzuolako @OerlikonGroup enpresatik. Hainbat baliabide informatiko ekarri digu gure proiektuetan balia ditzagun. Eskerrik asko Diegori eta Oerlikoni.
Yaakararetxabaletak Mbamen duen proiektuari bultzadatxo bat emango diogu aurten ere. @FagorTaldea ren Fagor Herrigintzari esker, eta @elkartenet-ek gidatzen duen Mugarik Gabeko Ikasgelak proiektuaren baitan, Senegaleko Mbamerako, 150 ordenagailu prestatu ditugu.
Mugarik Gabeko Ikasgelei esker Afrikako hainbat herrialdek arrakala digitala murrizteko aukera dute. Prestatu ditugun ordenagailuak Erratxidia eta Kongoko Errepublika Demokratikorako bidean jarri ditugu. Ez da lan makala! Argazkian Gorka eta Jana.
@elkartenet -eko Jabi eta Joaquin etorri dira praktiketan dauden ikasleekin gurera eskutxo bat botatzera. Kongoko Errepublika Demokratikora joango dira prestatu ditugun ordenagailuak. Eskerrik asko laguntzeagatik!
Yaakar elkarteak Aretxabaletan antolatu duten ekitaldian izan gara. @MUnibertsitatea -ko ikasleek egin duten erreportaia ikusi ondoren, Mbameko bizilagunekin onlineko topaketa bat egin genuen. Lan bikaina Yaakarrekoek egiten dutena!
Xabat Amianok @emun_taldea -tik hainbat eramangarri ekarri ditu gurera. Emun eta Xabaten ekimenari esker zenbait euskara elkarte hornituko ditugu aurten.