@meteogros Beldurgarria da Sakanaldekoa, zalantzarik ez. Baina duela 2 aste Aralarren ikusi nuenak txundituta eta oso penatuta utzi ninduen.
Jende asko egoeraren berririk gabe bizi da, eta hori ere larria iruditzen zait.
Je viens de trouver un nouveau site pour retrouver des épigraphies. Il y a de quoi faire et j'ai vu des choses qui datent même de l'époque mérovingienne.
Acabo de publicar en Studia Historica, Historia Medieval, sobre el patronazgo de elites navarras en la pintura mural del siglo XIV:
https://t.co/LUX0NBzP6M
En el artículo aporto cinco nuevas identificaciones de patronos navarros a conjuntos de pintura poco conocidos.
Hazparneko harria eta baskonia kontinentalaren hazia.
K.o. III. mendeko oroitarri honek Novempopulania probintziaren sorrera gogorarazten du, geroko Wasconia/Gascuña bilakatuko zena goi Erdi Aroan.
Karreran bretoi bat ezagutu nuen. Lagun egin ginen segituan eta historiaurrea ikasten ari nintzela jakitean, bretoiera pixkat irakatsi zidan megalitismoa hobeto uler nezan. Ez dut ahaztu.
Menhir: men(harri)+hir(luze)
Dolmen: dol(mahi)+men(harri)
Cromlech: crom(biribil)+lech(toki)
Lapurdum zaharraren harresietan, IV. mendeko "opus vittatum" teknikaren aztarna apur batzuk ikus daitezke oraindik han-hemenka.
https://t.co/kqsSVn5rME
Oriok, Benito Lertxundiri herri omenaldia eskaini dio. 150 artista igan dira oholtzara: Et Incarnatus Orkestra, Garazi Baigorriko Iparralai koroa, Donostiako Easo ttiki eta Tolosako LASK abesbatza.
🔗 https://t.co/or1upmE3Xw
1937ko maiatzean Robert Capa, argazkilari famatua, euskal lurretan izan zen eta Bilbok pairatutako bonbardaketetako bat bizi izan zuen.
Sirena hotsen artean, jendea edozein babeslekuren bila korrikan ari zela, bere kamerak ez zuen huts egin.
Hemen irakurri transkripzioa: https://t.co/ithIcvGITD
Eta jatorrizkoa: https://t.co/x2gGzigciA
Izan ere, webgune osoa irakurri, altxorra da eta! https://t.co/zjXi4b11dV
Gutun haietako batean, ama batek Kanada frantsesan bizi den alabari, noka. 1757.
"Ene haur maitea, ez dinat faltatu nahi hiri ene berrijak markatu gabe, zeinak (hori da, berriak) erraten baitun ez dunala aspaldijon gure berririk izatu. Hainbat gaiztoago guretzat"...
Jose Antonio Agirre Lehendakaria, Eusko Jaurlaritzako kideak eta agintari errepublikarrak Picassoren "Guernica"ren aurrean.
📸 Parisko Nazioarteko Erakusketa, 1937
Bigarren Mundu Gerlan Frantziak sobietarren alde borrokatzeko Normandie-Niemen hegazkin eskuadroia sortu zuen. Bertan aritu zen Robert Iribarne pilotu lapurtarra, bere “Irrintzina” hegazkinarekin.
1945eko otsailaren 11n hil zen, Kaliningrad inguruan, nazien aurka borrokan.
Ezkerrean, Zalduako (Iturissako?) aztarnategiko nekropolian agertutako beirazko ontziak, Nafarroako Museoan ikusgai.
Eskuinean, Iruneko (antzinako Oiassoko), nekropolian aurkitutako pitxerra, Oiasso Erromatar Museoan dagoena.
Guztiak errauste-errituei lotuak eta oso antzekoak.