Uda sasoiko festei jarraipena emanez, Arroagoiko Festa Batzordeak ere prest dauka aurtengo santio-santanetako egitaraua. Festak uztailaren 24an hasiko dira, eta lau egunez askotariko ekintzak antolatu dituzte herritar guztien gozamenerako. https://t.co/0dhFQCCR31
Gaurtik igandera bitartean ospatuko dituzte Karmen jaiak Arroabean. Aurtengo festetarako, adin guztietako herritarrei zuzendutako egitarau zabala prestatu du Arroabeko Festa Batzordeak. https://t.co/r7CS4lPpjA
Azken Danbolin aldizkarian auzoetako festa batzordeen inguruko erreportajea argitaratu genuen. Narrondoko sankristobalak pasa berritan, hemen duzue bertako festa batzordeari egindako elkarrizketa, osorik. https://t.co/WS0d5kEopi
Sarek hirugarrenez antolatutako Arroabeko Etxera esku pilota txapelketa amaierara iritsi da, eta erabakita daude txapelaren bila ariko diren finalistak. https://t.co/gub2YKP5T6
Pasa den astean jokatu zen Donosti Cup futbol txapelketa, eta bertan parte hartu zuten Zestoa Futbol Taldeko bi taldek: bata B14 kategorian, eta bestea, B18 kategorian.
B18 kategoriako taldea Champions League-eko finalerdietara iritsi ziren. https://t.co/8OjO5K1QNQ
Atzo, igandea, amaitu ziren Narrondoko San Kristobal jaiak. Ostiraletik igandera bitartean, askotariko ekintzez gozatzeko aukera izan zuten auzotarrek eta bisitariek, adin guztietarako egitarau zabalari esker. https://t.co/0j3RaR4XT0
[KOMUNITATEA] Zestoar hizkeran egitasmoko aste honetako hitza argitaratu du Euskara Foroak komunitatean.
Erantzuna Liburutegian, Kiroldegian eta Arroabeko Elkargunean egongo da ikusgai.
https://t.co/WuHBKWZLSx
Azken txanpan dira Narrondoko San Kristobal jaiak. Ostiralean hasi ziren festak, eta gaur arte ekitaldiz beteriko egunak izan dituzte.
https://t.co/5jWkqTgYBO
Gipuzkoako Foru Aldundiak Zestoa eta Errezil arteko GI-3730 errepidea konpontzeko lanak hasiko ditu astelehenean, hilaren 13an. Zorua birgaituko dute, Iraetan, Bentaberrin eta Aizarnan, eta GI-3661 errepidean, Erdoizta parean. https://t.co/Ud9OxskwNF
San Kristobal jaiei hasiera eman diete gaur goizez Narrondo auzoan. Igande arratsaldera bitarteko egitaraua prestatu du hango jai batzordeak, eta hasteko, gaur, San Kristobal eguna izanik, herri meza izan dute. https://t.co/e5he8Gjuka
2026/27 ikasturterako Eskola Kiroleko entrenatzaileak bilatzeko deialdia egin dute Zestoa Herri Ikastetxeak, Ekain Guraso Elkarteak eta Aizarnako Ahurra Guraso Elkarteak. https://t.co/hjXqNEJUZE
Adin guztietako herritarrei zuzendutako egitaraua prestatu du aurtengo karmenetarako Arroabeko Festa Batzordeak. Karmen bezperarekin hasita, uztailaren 15etik 19ra bitartean ospatuko dituzte festak.
https://t.co/4h9cH9wHN4
Dena prest dute Narrondon aurtengo San Kristobal jaietarako. Bihar hasi eta igandera bitartean, auzoa festa giroan murgilduta egongo da, adin guztietarako egitarau zabalarekin. https://t.co/uy2chUO2Oe
Eskola Haziak egitasmoko laugarren saioa egingo dute igandean Amillubin. Goizean zehar auzolana, ikaskuntza eta elkartrukea uztartuko dituzte.
https://t.co/iqoW9ABqHx
Narrondotik Arroagora doan bidegorriaren zatia inauguratuta, erabilgarri dago jada. Arroagoia eta Iraeta arteko azken zatia urte amaierarako bukatzea aurreikusten dutela azaldu dute gaur Arroabeko tren geltoki zaharrean egindako agerraldian. https://t.co/0Rn12bkRdJ
Uztailaren 18 eta 19an Agiro mendi klubak Iratira irteera antolatu du. Irteeran parte hartu nahi dutenek uztailaren 11ra arte izango dute izena emateko aukera, kiroldegian. https://t.co/Rmd7wIeCjs