𝗚𝗔𝗭𝗧𝗘 𝗧𝗢𝗣𝗔𝗚𝗨𝗡𝗘 𝗦𝗢𝗭𝗜𝗔𝗟𝗜𝗦𝗧𝗔
Gazte langileok sozialismoaren norabidean indarrak batzeko asmoz, eztabaidarako, hausnarketarako eta komunitate politikoa eraikitzeko #tpgnsozialista antolatu dugu.
🗓️ Urriak 9-12
📍Elizondo
Dagoena onartu ala borrokara batu!
🔴 Loiuko gertakarien eta Zupiria Sailburuaren adierazpenen harira honakoa adierazten dugu Euskal Herriko Kontseilu Sozialistatik.
🔗 https://t.co/QIlIgMDQCq
⚠️Indarkeria matxista kasu berri bat Arrasaten.
Indarkeria matxistaren aurka erantzun irmoak eman behar ditugu, matxismoaren aurkako borroka indartzeko eta erasotzaileen inpunitatearen aurka borrokatzeko unea da!
🇨🇺🚩 Milaka kilo elkartasun bildu ditugu Euskal Herri osoan zehar!
Estatu sozialista delako izan da solidarioa Kuba hamarkadetan zehar eta estatu sozialista delako sufritzen du Estatu Batuen blokeoa.
Jarrai dezagun blokeo inperialistaren aurka lanean. Kubarekin elkartasuna!
𝗔𝗽𝗶𝗿𝗶𝗹𝗮𝗸 𝟭𝟳 | 𝗣𝗿𝗲𝘀𝗼 𝗣𝗼𝗹𝗶𝘁𝗶𝗸𝗼𝗲𝗻 𝗡𝗮𝘇𝗶𝗼𝗮𝗿𝘁𝗲𝗸𝗼 𝗘𝗴𝘂𝗻𝗮
Konpromiso militanteagatik kartzeletan dauden preso politiko guztiak gogora dakartzagu gaur.
Militantzia politikoaren defentsan, amnistia osoa aldarrikatzen jarraituko dugu.
Azken 10 egunetan: bi erailketa matxista, erailketa saiakera bat eta orain dela hiru urte gertatutako sexu eraso hauen berri izan dugu.
Egoera gero eta larriagoa da. Indarkeria matxistaren aurka erantzun irmoak eman behar ditugu, borroka indartzeko unea da!
🚩𝑩𝒍𝒐𝒌𝒆𝒐 𝒊𝒏𝒑𝒆𝒓𝒊𝒂𝒍𝒊𝒔𝒕𝒂𝒓𝒆𝒏 𝒂𝒖𝒓𝒓𝒆𝒂𝒏, 𝑲𝒖𝒃𝒂𝒓𝒆𝒌𝒊𝒏 𝒆𝒍𝒌𝒂𝒓𝒕𝒂𝒔𝒖𝒏𝒂
◾Apirilaren 13tik 24ra egingo dugu bilketa heziguneetan.
◾Apirilaren 25ean bilketa handia herrietan.
Kubara bidaltzeko oinarrizko produktuen bilketa egingo dute @EHKSozialista|k eta @IASozialista|k, @euskadicuba elkartearekin
93 herritan bilduko dituzte produktuak apirilaren 25ean, eta 100 hezigunetan baino gehiagotan hilaren 13tik 24ra bitartean
🔗 https://t.co/I9uUbJuKXU
AEBek ezarritako blokeo egoera tarteko, muturreko egoeran dago Kuba. Hori dela eta, Kubara bidaltzeko oinarrizko produktuen bilketa egingo dugu EHKSk eta IASk Euskadi-Cuba elkartearekin batera Euskal Herriko herrietan eta heziguneetan. Apirilaren 25ean izango da bilketa handia.
🚩 Maiatzaren Lehena | MANIFESTAZIO NAZIONALA
Gerra inperialisten aurka mobilizatuko gara Iruñean, Langileriaren Nazioarteko Egunean.
NATOk eta sionismoak gerrara eta pobreziara daramate munduko langileria. Haien aurka eta alternatiba sozialistaren alde hartuko ditugu kaleak!
Gaur Revueltako faxistak Eskoriatzara etorri dira Marisol Iparragirre preso politikoaren aurkako kriminalizazioa sustatzera.
Gure elkartasun osoa Marisol eta ingurukoei.
Faxistak kanpora!
Gaur hasi da Korrika Atharratzen. Mugimendu Sozialistak hamaika herri eta auzotan parte hartuko du; tartean, igandean, Iruñean.
Garrantzitsua deritzogu euskaldunon hizkuntz eskubideen alde eta jasotzen dituen erasoen kontra, Korrikara batzea.
Euskara borrokan bizi da!
@AEK_eus
Gaur, martxoaren 8an, emakume langileon interesen alde eta matxismoaren zein faxismoaren aurka mobilizatu gara Ermuan eta Arrasaten.
EMAKUME LANGILEOK ASKATZEKO, BATU BORROKARA!
🚩Emakume langileon esplotazioaren aurka, matxismoaren aurka eta gure eskubideen alde martxoaren 8an, Arrasaten eta Ermuan, kaleak hartuko ditugu!
EMAKUME LANGILEOK ASKATZEKO, BATU BORROKARA!
Martxoaren 3an 50 urte beteko dira 1976ko Gasteizko langile-borroka masibo eta bost langileren erailketatik.
𝐌𝟑: 𝐁𝐎𝐑𝐑𝐎𝐊𝐀 𝐄𝐙 𝐃𝐀 𝐄𝐓𝐄𝐍 🌹
Oroimena borrokan eraikitzen delako, inoiz baino biziago oroitzen ditugulako hildakoak eta borroka.
https://t.co/aM9vKBNNGD
📍Villalba, Lugo
Fraga Iribarne ministro frankistaren herria. Martxoaren 3an bost langileen erailketaren arduradun nagusietako bat izan zen
Fragaren omenezko bustoak oraindik plaza erdian jarraitzen du.
M3 borroka ez da eten!
🔴 Beste erailketa matxista bat Euskal Herrian!
Emakume bat erail du bere senarrak Sarrigurenen.
Gure babesa eta elkartasuna ingurukoei.
ASKI DA! Indarkeria matxistarekin amaitzeko erantzun kolektiboa antolatu behar dugu!
INDARKERIA MATXISTAREN AURKA BORROKATU!