📻Aturri bazterreko lantegien giroan sartu gira @gureirratia "Eleketa" kronikan, Terexa Lekumberriren eskutik.
Bardozen sortu Pierre Etcheverryk bi lantegi desberdinetan lan egin du, kautxu lantegian eta ondotik Mugerreko gatz lantegi batean.
Kronika👉 https://t.co/C4PvhtX9H5
1/2
🎭 EKEk Iparraldean animatzen duen IBILKI programa euskal ikusgarrigintzaren eta beste adierazpen artistikoen zabalpenaren zerbitzuko emana da, lurraldeko zonbait herriren partaidetzarekin.
2025eko programa 👉 https://t.co/s05pT4BV4Y
📷 "Otempodiz" Ertza konpania
Hastapenetik hona, lau garai nagusitan bana daitezke euskarazko sorkuntza eta itzulpenen sailkatzeko moldeak.
Orain arteko euskal obren harrera hori aipatuko du Jon Casenave ikerleak, ikuspegi historiko eta historiografiko batetik.
👉 https://t.co/zoXwtfzWYk
📷 Jakes Larre
🗣️ MINTZALDIA - JON CASENAVE
📅 Urtarrilaren 30a
🏠 Baionako mediateka
XIX. mende erditik aitzina hasten dira argitaratzen Euskal literaturari buruzko lehen historia berezituak (Le Pays basque, Francisque Michel, 1857).
👉 https://t.co/zoXwtfzWYk
📷 Lorentxa Saragueta
➡️📺📚 Arte[faktua] 252: @beatxo Salaberri idazle baxenafarra eta @MeriLing1 elkarrekin solasean hark idatzitako 'Mesfida zaitez' eleberriaz 👇
Larunbatean #etb1-en 12:50etik aurrera
🔗https://t.co/NRokYbHuie
@txalapartatik@euskaltelebista@eke_eus
🍃 Mixel Xalbador edo Xalbador II izenarekin, bertsu saio anitzetan parte hartu du, hala nola hiru aldiz irabazi duen Nafarroako Txapelketan (1980an Lesakan, 1985ean Leitzan eta 1988an Iruñean) eta Xilabaren lehen edizioan.
Osorik ikusi 👉 https://t.co/81sbfIBagK
2/2
🖤 Michel Aire bertsolaria 81 urterekin zendu da.
1944an sortu zen Urepeleko Xalbadorrenea izeneko etxean, bere aita Fernando Aire Xalbador bertsulari famatua eta bere ama Léonie Etxebarren zirelarik.
🌸 Doluminak lagun eta senideei.
Osorik ikusi 👉 https://t.co/81sbfIBagK
1/2
🎭 Abiatu da Xiberoako maskaraden garaia
Ihauteetako errituala, erritual estetikoa... aberatsa da maskaraden unibertsoa. Gai honi buruzko lekukotasun desberdinak hautatu ditugun bilduma baten osatzeko https://t.co/HOskc5bo7G plataforman
👉 https://t.co/SAPobETQJU
📷 M.Eyheramonho
🎶"Eleketa, Iholdi-Oztibarreko ahozko memoria" erakusketak, beste gai batzuen artean, Baxenabarreko eskualde hartan zegoen toberen tradizioa agerian utzi du, zonbait lekukotasunen bitartez.
👉https://t.co/kuQBvxwHaL
📷Irisarriko toberak - 1937 Irazusta-Aranzadi zientzia elkartea
✨ URTE BERRI ON! ✨
Euskal kultur erakundeko lantaldeak urte berri oparoa opa dizu. Sortzaileen ametsak bete daitezela eta aurten ere kulturak elkar gaitzala, familian, lagunartean, plazetan baita ikusgarri aretoetan!
📷 Fred Bedbeder
🎄 Eguberri on deneri! 🎄
Olentzeroren Lagunak elkarteak 2016ko abenduaren 11n grabatu zen "Olentzero Kantuz, jalgi hadi Baionara" kontzertuaren grabaketak sarean eman nahi izan ditu.
Hemen daude bildurik 👉 https://t.co/gif0EEg5AG.
🏅Ohorezko saria eman diote Xipri Arbelbideri, Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Hiriak. Pauline Guelleri ikerketa saria eskaini diote eta Lucia Barahonari sorkuntza saria.
👂 https://t.co/5IlWJYT77P
🖤 MILESKER PATRI URKIZU
Patri Urkizu irakasle, idazle eta ikertzaileak 78 urterekin zendu da.
2019an EKEk antolatutako mintegi baten karietara, Pierre D´Urteren hiztegiaz, euskal poesiaz eta teatroaz aritu izan zen.
🌸 Doluminak lagun eta senideei.
🎬 https://t.co/hYNCRP28BC
Dispositiboan parte hartu nahi duten irakasleek 2024ko abuenduaren 22a arte dute izena emateko.
Gehiago jakin 👉 https://t.co/wQ3Ki98tkN
📷 Teresa eta Galtzagorri pelikula
🍿Ipar Euskal Herriko lehen mailako eskolei kalitate handiko euskarazko animazio filmak & laguntza pedagogiko egoki bat eskaintzeko asmoz, EKEk & bere partaideek Zineskola euskarazko irudi heziketa dispositiboa berriz bultzatzen dute
ℹ️https://t.co/wQ3Ki98tkN
📷Lorentxa Saragueta
Kantu herrikoia zertan da? Galdera hau, Arteen Artean ekimenaren baitan, antolatu mahainguruaren abiapundua izan zuten Baionako kontserbatorioan.
▶ [erreportaia] Johañe Etxebest, Alaia Cachenaut, Gotzon Barandiaran eta Karlos Aizpuruarekin https://t.co/yOWf5Bwgni
📚 @Gerediaga elkarte antolatzailearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzari esker, Ipar Euskal Herriko argitaratzaileen ekoizpenak argiago agertzen dira Durangoko Azokan.
Aurtengo argazki batzuk 👉 https://t.co/YxeUBfNfNv
📸 Lorentxa Saragueta
@durangokoazoka