Atzo, Euskal Herriko kaleak bete genituen etxebizitza duinaren alde.
Hemendik aurrera ere lanean jarraituko dugu, bizi baldintza duinaren aldeko borrokan.
Zorionak atzokoagatik eta lanera!!✊🏼❤️
Gaur greba eguna Hego Euskal Herrian. Gazteok kaleak hartu ditugu goizean goizetik💥
Iruñean eta Tuteran elkartu gara eguerdiko manifestazioekin bat egiteko. Arratsaldean, eskualdeetako mobilizazioetan ikusiko dugu elkar.
Etxebizitza duinaren alde, EHn urrats bat aurrera!📢
Bizi dugun une historiko honi, merezi duen neurriko erantzuna ematera goaz.
Euskal Herria izango da iluntasunean argia, eta herri honen borrokak emango dio etorkizunari forma.
Euskal Herriak ez du hutsik egingo.
𝐄𝐮𝐬𝐤𝐚𝐥 𝐇𝐞𝐫𝐫𝐢𝐚, 𝐢𝐧𝐨𝐢𝐳 𝐡𝐮𝐭𝐬𝐢𝐤 𝐞𝐠𝐢𝐭𝐞𝐧 𝐞𝐳 𝐝𝐮𝐞𝐧 𝐡𝐞𝐫𝐫𝐢𝐚.
Herrien askapen prozesuetan badira erabakigarriak diren uneak. Hau horietako bat da.
Euskal Herriak ez du hutsik egingo.
Gaur goizean, Gasteizen, familia bat etxegabetu nahian dabiltza, sei adingaberekin eta inolako bizitoki alternatibarik eskaini gabe.
Etxegabetzea gelditzeko eta familiari elkartasuna adierazteko bertaratu diren auzokideak eta ikaskideak jipoitzen dabil polizia.
Nahikoa da!
Aurreko astean Iruñean esaten genuen Faxismoaren aurrean antolatzen jarraituko genuela. Bada, astelehenean Bilboko kaleak beteko ditugu, herri erantzun atifaxista artikulatu eta Euskal Herrian Faxismoak kabidarik ez duela aldarrikatzeko.
Euskal Herrian Faxismoari ez!
Vito Quiles agitatzaile faxista eta ultranazionalista espainiarrak datorren
astelehen honetan, urriaren 26ean, Deustura datorrela ohartarazi du.
Pasadan astean, Iruñean, probokatzaile hutsa dela argi ikusi zen.
Euskal Herrian faxismoari beti esango diogu ezetz!
Atzo, beste behin, Iruñeko kaleak bete genituen faxismoaren aurka. Argi utzi genuen Euskal Herrian faxismoak eta ideia erreakzionarioek ez dutela kabidarik.
Atzo Iruñerriko askotariko eragile sozial, politiko eta norbanako antifaxistok Vito Quiles probokatzaile faxista eta ultra-nazionalista espainiarrari aurre egin genion. Argi geratu zen Iruñerriko gazteria zein gizartea prest dagoela kaleak behin eta berriz hartzeko.
(📸Ekinklik)
Behin eta berriz errepikatuko dugu: Indar okupatzaile oro Iruñetik eta Euskal Herritik kanpo nahi ditugu.
Euskal Herriak ez du okupazio-indarren beharrik. Burujabetza, askatasuna eta herri antolakuntza behar ditu.