Egun on! Urtero bezala Txantreako festen barruan Bertso Afaria izanen dugu ostiralean, maiatzak 3, 21:30ean. Aurtengoan Julio Soto eta Nerea Ibarzabal izanen ditugu. Eman izena 699612124 telefonoan.
.@iruinkokoa Iruñeko inauteri euskalduna berriz ospatu zen Alde Zaharrean, eta karrikaz karrika ibili ondoren Santa Ana Plazan koko xuriek, koko beltzek, bertsolariek eta musikariek urteko gertakizunen laburpen ironiko eta barregarria egin zuten
https://t.co/bUgKywtu9o
Ederki pasa genuen ostiraleko bertso afari mozorrotuaren lehenengo edizioan! Giro bikaina izan genuen bertso eta mozorro artean, errepikatzekoa ziur! Eskerrik asko bertsolariei, gai jartzaileei, antolatzaileei eta gerturatutako guztiei!
Kaixo, lagun!
Inauterietan Bertso afari mozorrotua izanen dugu Biltokin. Otsailaren 9an, 21:30ean, bi bando izanen ditugu aurrez aurre: Ainara Ieregi eta Endika Legarra alde batetik; Jabi Lezaun eta Idoia Granizo bestetik. Zeinek irabaziko du? Noren alde zaude? Eman izena!
Kaixo, lagun!
Otsailaren 24an, Biltokiko Txotx Eguna ospatuko dugu! Astigarragara joanen gara egun pasa, Lizeaga sagardotegira. 12:00etan aterako gara autobusez, eta 23:00etan itzuliko gara.
Bazkaria eta autobusa 60€ inguru izanen da.
Eman izena 699612124 Whatsappean.
Animatu!
Futbola, trikiak, lagunak, bazkaria, bingo musikatua, Ganibet.... ez galdu Gazte Euskaldunon Eguna ospatzeko aukera!! Eman izena eta zatoz gurekin gozatzera!
Aurten ere mendi ibilaldi tematikoak antolatu ditugu Biltokin!!
🏞️🌄⛰️
Oraingoan gaia Kareharria Nafarroan izango dugu eta bi ibilaldi antolatu ditugu: urriaren 1ean, Arangoiti-Arbaiun eta urriaren 22an, Urbasan.
699612124 whatsappean eman dezakezue izena! Anima zaitezte!!