𝗠𝗔𝗥𝗔𝗧𝗜𝗟𝗔:
Ateak edo leihoak ixteko erabiltzen den zurezko edo melatezko pieza.
(Esaera: 𝘈𝘵𝘦𝘳𝘪𝘬 𝘢𝘥𝘪𝘯𝘢 𝘮𝘢𝘳𝘢𝘵𝘪𝘭𝘢 𝘦𝘥𝘶𝘬𝘪 = Gauza guztietarako aitzakia edo erantzuna eduki.)
Nik #Leitza gurean jaso berria daukat horren aldaera dirudiena: "masiín ai al zatea?" (Maiseatzen ari al zarete?) "Masiín ai ditton. Gaizki esanka!"
"Masiín" hori batuan "maisean" izan litekeela iruditzen zait, "maiseatzen" zentzuan, baina ez dut inon topatu.
#Leitza gurean bi adiera bederen baditu: bata, erdi-ipurdi edo ibiltzea; "gaixoa hinki-hanka dabil, maskal antzean, ezin bizkortuz. Bestea: Ziria sartu nahian edo garbi jokatu gabe; "ez bazuen nirekin nahi, zergatik ibili zen hor hinki-hanka nerekin, gero bestarengana joateko?".
Hala dirudi, bai. Nik bi baserritan entzuna daukat, batean eutatu eta bestean euteratu. Hor dagoen erreferentzia leitzar batena da: Tolatxenea etxeko apaizarena, Euskaltzaindirako herriko hiztegia biltzen aritu zena duela urte franko. Dena dela, bizirik dirau hitzak oraindaino.
@fernandoiartzun Kaixo, Fernando. Hitz ederra, "egutera" hitzetik eratorria, noski. "Eguteratu" ez dago Euskaltzaindiaren Hiztegian ez eta Orotarikoan ere. Nafarroa Iparraldeko Iparmank mankomunitatearen hiztegi batean aurkitu dut, baina hiztegiari berari buruzko inolako erreferentziarik ez
Bidenabar, kukua ere etortzen den garaia omen martxoa. Ea ba hala den: izan ere, hori ere kolokan omen daukagu. Ez entzuten lehen adina. Leitzako artzai baten esanak, Patxirenak, honakoa dio: "Hi. Apezak eta kukuk ahittuittok!" (Apaizak eta kukuak bukatu -ahitu dituk.
Martxoan garela, iaz adierazi bezala, garai batean artzaiek egutegitik kendu nahi zuten. Hala omen zioten: "martsoa, luuzea eta maantsoa!". Negua luzea izaten, eta gogorra bizitza orduan, jatekoa eskas zenean...
Brigida Ibarbiak @ahotsak egitasmoko bideo batean azaltzen du aita zenak nola egiten zuen sua (harriarekin, metxadun txiskeroekin) Oikiako zimitarioan, elizako aterpean, gero baserrietan su berria partitzeko.
https://t.co/14fDMb7B1Q
Gaztain zaharra #Leitza herrian. Barrenak ustelak eta joak. Gaztain-geldoa esaten omen zitzaion. Miel Sukuntzak erakutsi dit, eta hau gehitu: "Egurretarako ere txarra duk, surik ere egiten ez duena baita. Baina erleei eztia kentzeko ona, kehe handia ateratzen duelako."
"Hiztunen kontzientzia linguistikoa eta ahalduntzea areagotu egin behar dira. Maiz, inguru horietako (arnasguneetako) herritarrak -baita hautetsiak ere- ez dira kontziente bizi izaten ari diren galeraz, eta "egoera arrosa" irudikatzen dute."
Esnatu ala hil.
"Jakin-nahi, konta-nahi" #Leitza gurean kontakatiluei esateko. Beste batzuetan, esaera horren ondoren , hau gehitua: "Zer ikusi, hura ikasi". Eta beste aldaera bat hasierako horren segidan: "Jakin-nahi, konta-nahi; ttikia haundi nahi! Hitzekin jostetan.
Erne gero! #Leitza herriko esaera da: "Mendiek ez ditek elkar jotzen, baina pertsonek topo egiten! Besteekin ez baihaiz zintzo jokatzen, okerren bat etorriko zain-k..
@BegonaZabaleta5 Tradizio polita. Karnabalak dira gaur egun, denbora batean ihoterik, egungo zaharrenek gogoratzen duten eran. Eta ilbeltzean dira data aldaketa gertatu zelako 50eko hamarkadan. Hala ospatzen dira galarazi zituztenetik, zegozkien datetan ezin egin, eta egokitu behar.
#Leitza herriko esaera zaharra: "Berak asko behar duenak besteei gutxi opa." Boteredunen eta politika zelaian ari direnen jokaera zekena bikainki adierazia: tripazainak. Besterik litzateke elkarri laguntzeko auzolan kultura zahar aberasgarria sustatzea gure artean.
Ostiralean elkartuko, berriz atzera, hiketan jolastera #Leitza herrian. Hilean behin saiotxoa 2026an ere, hiketan ongi ikasteko. Dakienik ez baita jaiotzen, eta gure aurrekoek esaten duten gisan: "Saia, behinik behin!"
#Noka#toka
Panpinak tximinian eta balkoi-lehioetan, eta su berria iluntzean, zaharra dena kendu eta berritik egina etxeko bakoitzak egur puska bana jarria, gehi azkenekoa atariko pobreena. Gainera, Orantzaroari begia galtzeko, arropa edo estreinatu egiten zen. Hori ospakizuna #Leitza -n.
#Leitza herrian lehen ere baserrietan orantzaroak paratzeko ohitura zegoen. Eguzki-zikloaren ospakizuna irudikatzeko era zen, eta nahi zuenak nahi zuen bezalakoa paratzen zuen: sorgina, jostuna, segalaria, amona xaharra. Abenduaren 24a, Orantzaro eguna, heldu da eta badakizu!!