https://t.co/uI16uzKHzw
Ander Matxain (Bizarain BHI, Errenteria). Eguna amaitzean, nerabe zauritu bati irribarrea lapurtzean, zeure kontzientziari esaten diozu: nik apurtxo bat egin dut gizartea pixka bat politago uzteko. Mila esker, Ander!
https://t.co/dX5iMBozEd
Marina Aranzabal (Bizarain BHI, Errenteria). Hezkuntzan garrantzitsuena entzuten ausartzea da. Ikasleak entzutea....eta norbera.Hala lortzen da hezkuntza-"gixatu" eder bat, eta zoriontsu izatea. Zorionekoa zu (ta gu) eta eskerrik asko, Marina!
@itsasmari
https://t.co/I0021SY1lQ
Lexuri Markina Eleizalde Ikastolako andereñoa da,Bermeon. Andereñoa ezin da joan Ilargira. Edo bai? :-) Txikien munduak asko du helduoi irakasteko. Agian nahikoa litzateke apur bat gehiago entzuten ahaleginduta, Lexurik dioen moduan. Eskerrik asko,Lexuri!
Gure artean izan dugu gaur Fernando Morillo idazlea, Bizarain BHIn...ikasleak eta irakasleak harrapatu gaitu bere katanaren magiapean, milesker ikasleen sua pizten laguntzeagatik!!! Eta irakasleona!!😊
https://t.co/QLXuHRFRiX
Susana Sancho irakasleak eta biok idatzi ditugu "Meditazio ipuinak", haur eta gazteentzat. Meditazioa klasean nola? Hemen ideiatxo batzuk. Istorio, audio eta "ipuin-jolasak", meditazioan barrentzeko.
https://t.co/UGxnuhqZrM
https://t.co/vZC2302h5v
Marian Alonso, Dolores Ibarruri BHI-n irakasle. Magisteritza bokaziorik gabe egin, eta gero hezkuntza-bideak harrapatu. Oharturik nolako pribilegioa den gazteei laguntza eskaintzea, poz-pozik doa egunero eskolara. Eskerrik asko, Marian! @D_IbarruriBHI
https://t.co/u4S7uNXKiW
Ponferradako “Isiltasunaren bailaran”, druidak etortzen zitzaizkidan gogora, basoen "isiltasunean" barruaren sakona bilatzen zuten jakintsuak. Gero eta beharrezkoagoa dugu, itxuraz, zuhaitzen jakinduria hori, haien konpainia eta isil-doinua.
https://t.co/lPBdXFQKrv
Arrigorriaga BHIko irakaslea da Karlos Aretxabaleta. 20 urterekin "klika" sentitu zuen buruan. Euskal Filologia ikastea erabaki zuen, euskararen gordailu izateko, jasotako urregorria ikasleei eskaintzeko. Eskerrik asko, Karlos! @zegapoto@ArrigorriagaBHI
https://t.co/vrjiRoX5Lp
1000 irakaslerekin izan naiz biltzar batean, hezkuntzaz. Hainbat metodologia bihurtu ziren hizpide, eta baita haien aurretik beharko lukeen beste zerbait ere: alferrik izan daiteke metodologia oro, ikasleen arreta bereganatzen (eta mantentzen) ez bada!
https://t.co/9zVhdHk5GK
Oihane Hualde. Urnietako Egape ikastolako irakaslea. Zer da garrantzitsuena hezkuntzan? Emozioak kudeatzeaz gain (ikasleenak eta geureak!), "munduan den gauzarik onena askatasuna da, eta zeure buruarengan konfiantza izatea". Eskerrik asko, Oihane!
Luis Briñas-Santutxu BHIko irakaslea da Maider Alvarez. Nola erabakitzen du irakasle batek irakasle izan nahi duela? Maiderrek ezin hobeto azaltzen digu. “Ezustean” grabatzea merezi izan zuen, nabarmena denez, eta emaitza bikaina da. Eskerrik asko, Maider!
https://t.co/GLi1ww4GFE