Jadanik eskuragarri duzue "sakontzen" atalean egindako erreportajea. Osasun mentalari buruz hitz egiten dugu hiru profesional eta hiru ikaslerekin,
bakoitzak bere ikuspuntutik ematen.
🖋️ Irati Antón, Haydée Ayo, Jone Baez eta María Bermejo.
Leire Merino fisioterapeuta gazteek kirola egitean pairatzen dituzten lesioei buruz mintzatu da.
🖋️Jone Baez eta Maria Bermejo
📌Elkarrizketa osoa irakurri nahi baduzu, biografian dagoen linka klikatu!
#gazteasuna#elkarrizketa#gazteak #lesioak# kirola #osasuna
Gure lehenengo elkarrizketan Leire Beaskoetxea elkarrizketatu dugu, Etxaniz Suhiltzailearen Anbulatorioko STlko erizaina.
Gazteen STlen hazkundeaz eta bizitza sexuala zaintzearen garrantziaz hitz egin digu
#its#bomberoetxaniz#bilbo#anbulategia#osasuna#gazteak#gazteasuna
Gaurko Ciberpebi Kongresuan hainbat gai jorratu dira: Gavan Titleyk komunikabideetan arrazakeriari ematen zaion trataerari buruzko gogoeta partekatu du. Beste aldetik, Suzana Barbosak Big Tech eta plataformizazioari buruzko aurkezpena egin du.
Goizeko saioaren amaierarekin batera, gure kongresuaren jarraipena ere bukatuko dugu. Mila esker UPV/EHUri ikasteko esperientzia hau emateagatik. Hurrengora arte! @Ciberpebi#Ciberpebi2023@Gureikertaldea#Gureikertaldea
Kepa Zelaia: "Hasieran, euskarazko pisua prentsan oso txikia zen eta euskaraz idazteko zailtasunak zeuden. Hala ere, Canal Vascorekin batera euskaraz ikasteko aukera izan zuten askok".@Ciberpebi#Ciberpebi2023@Gureikertaldea#Gureikertaldea
Miren Gabantxo: “Digitalizazioaren ondorioz, kazetariak “polivaliente” bihurtu behar izan ginen: sormen-ahalmena izan behar genuen, hizkuntza ezberdinetan hitz egiten jakin behar genuen, eta ikus-entzunezko, irratiko eta Interneteko edukiak sortzen jakitea eskatzen ziguten”.
Libe Mimenza: “2019an, euskarazko hedabideen eskaintza bere gorenera heldu zen, digitalki biderkatu egin zirelako. Hala ere, hedabide horien biziraupena lortzea zaila da”. @Ciberpebi#Ciberpebi2023@Gureikertaldea#Gureikertaldea
Goizeko saioari amaiera emateko, 13:30erarte iraungo duen mahai-inguruari (Atzo da gaur: komunikazioaren sormen-eremuak) hasiera eman zaio. Parte hartzaileak, Miren Gabantxo, Libe Mimenza eta Kepa Zelaia izango dira. @Ciberpebi#Ciberpebi2023@Gureikertaldea#Gureikertaldea
Mahai-inguruari hasiera eman baino lehen, José Larrañaga Zubizarretari (EHUko irakasle eta kazetari izan zenari) omenaldia egin diote Komunikazio Digitalaren eta Ziberkazetaritzaren Nazioarteko XV Kongresuan. @Ciberpebi#Ciberpebi2023@Gureikertaldea#Gureikertaldea
Suzana Barbosak gogoratu duenez, Facebook News ("Albisteak" atalean kokatua) ez da eskuragarri egongo Erresuma Batuan, Frantzian eta Alemanian 2023ko abenduaren hasieratik aurrera, Meta journalism project-ak diru nahiko ematen ez du eta.
@Ciberpebi@Gureikertaldea
Suzana Barbosa Universidade Federal da Bahiako irakasleak "Entre la espada y la pared. El periodismo digital en el contexto de la plataformización" aurkezpena azaltzen hasi da. @Ciberpebi#Ciberpebi2023@Gureikertaldea#Gureikertaldea
Titleyk azaldu duenez, Black Lives Matter-en protestak hasi zirenean, herritar batzuentzat komunikabideak objektiboago bihurtu behar ziren. Beste batzuek komunikabideek komunitate beltzarekin harreman bat eraikitzeko beste modu batzuk aurkitu behar zituztela azpimarratu zuten.
Gavan Titleyen arabera, komunikabideek desitxuratu egin zuten "Black Lives Matter" kanpainaren eztanda; arrazakeria sistematikoaren arazoari buruz, berriz, gaizki informatu zuten, edo zuzenki, azalpen gutxi eman zituzten.@Ciberpebi#Ciberpebi2023@Gureikertaldea#Gureikertaldea