Gauzak ez dira zuriak edo beltzak. Grisak daude eta ez dira kolore horretako zure lehenengo egunak. Ez zara salbuespena.
Gauzak horrelaxe daude eta, sasi, errore, ardura edo hankasartze guztien gainetik dena ahalik eta hobekien ateratzea baino ezin dizut opa. #alzheimerclub
Duela hamar denboraldi, ia hamar urte, debuta egin zuen Iñigo Lekuek, hamarkadak titulu barik Barçaren aurka irabazitako Superkoparen joanekoan 30 zenbakiarekin.
Hamar urte pasa eta gero denetik sufritu du, batez ere sare sozial honetan. Horregatik gau hauetan, harmailatik bertatik egin den bezala, balioan ipini nahiko nuke haren ekarpen ukiezina. Kluba eta futbola oro har ezagutzen duenak badaki zer den hori💪🏼
Gozatu ibilbide berriaz “Katxorro”.
Ordu luzeak bolantean, laburrak oroimenean.
Eskerrik asko eta ongi etorri #AlzheimerClub era!
Argazkian existitzen den Castelloko aireportuan, zain beti bezala🤗
San Mamesera etortzeko aukera izan dugu seme nagusia eta biok. R.Madril,Mbappé indartsuak eta ezagunak direla txikitatik jasotzen da jada,baina, gaur bezala,talde lanak eta herritik sorturikoak garaipenak eskura ditzakela bizi izan dugu. Eta horrek ez du preziorik #AthletikGuGara
Andereño/ Maisu maiteak. Gorane, Xabi, Itziar, Mariví, Edorta, Naroa eta abar:
Mesedez, erakutsi zuen babes osoa gaur eskolara etxerakolanak egin barik doan ikasleari, atzo gabean bere sustraiko baloreak lantzen ibili baitzen, etxerakolanak egin beharrean. Bihotzez, aita bat. 😜