Irun eta Hendaia batuz migrazio politika ankerrak salatu eta migratzeko eskubidea aldarrikatu dute gaurkoan 2.000 lagun baino gehiagok. Eskubide guztiak pertsona guztientzat izan daitezen, mugak apurtu eta zubiak eraiki!
#HarreraHerriHarro#JAccuse
👉Pirinioko eta Zangozaldeko hezkuntza komunitateen borrokaz lortu da Irunberriko D ereduko Batxillergoko Institutu berria!✅
👉Oibarko euskaltzaleen eta familien borrokaz, lortu da D ereduko herri eskola berria!✅
Zorionak eta jarrai dezagun #HezkuntzaEuskalduna eraikitzen!✊
Zazpi ekintzaile epaituko dituzte datorren asteartean, Korrikaren baitan, 36 pertsona migratzaileri inposatutako muga zeharkatzen laguntzeagatik.
Igandean, urtarrilak 26, egungo migrazio-politika bidegabeak salatu eta Euskal Herria harrera herri izan dadin aldarrikatuko dugu.✊
Berlinen, II. Mundu Gerran, aliatuen bonbardaketek eraikinen %30 suntsitu zituzten eta hiria hondakinez beteriko basamortua bihurtu zen. Gazan, urte eta erdian, eraikinen %70 suntsitu ditu Israelek. Nora itzuliko dira gazatarrak? (via @AP)