Duranako Ikasbidea Ikastola gara, Araban dagoen ikastola publiko integral bakarra. 2 urtetik 18ra bitarteko maila guztietan hezkuntza-eskaintza luzatzen dugu.
Urtero moduan ikasturtea ondo amaitzeko LHko ikasleek ur jolasen ekitaldiaz gozatu dute. Aurten denboraz eta jolas kopuruz motzagoa izan da patioko obrak direla eta, baino ikasleek erabat disfrutatu dute euren ikasturteko momenturik gustokoenetako bat.
Pasa den ostiralean, ekainak 12, 2.Batxilergoko ikasleen agurra ospatu genuen aretoan.
Ekitaldia hasi aurretik, zuzendariak ohorezko matrikulak banatu zituen.
Ikasbidean urte asko eman ondoren, orain beste etapa bat hastea suertatzen zaie.
Zorte on etorkizunean!
DBH 1. mailako frantseseko ikasleek “Une amitié virtuelle” nazioarteko proiektuan parte hartu dute kurtso honetan. Ekimena Trieste (Italia) hiriko ikastetxe bateko ikasleekin harremanak sortzea izan du helburu.
Nazioarteko eTwinning "Healthy Minds, Happy Students" proiektuan parte hartu dute DBH1ko hainbat ikaslek.
Proiektuaren helburua ongizate emozionala eta osasun mentala sustatzea da, bizi-ohitura osasungarriak, enpatia, inklusioa eta berdinen arteko harreman positiboak sustatuz.
Maiatzaren 18tik 22ra bitartean, Ikasbidea Ikastolako hiru irakaslek jobshadowing egonaldia egin dute Osnovna šola Franceta Bevka Tolmin ikastetxean, Eslovenian. Klaseak behatu, esperientziak partekatu eta elkarrengandik ikasteko aukera izan dute.
Euskal Eskola Publikoaz Harro! Gasteiz-ko plataformak autobusak antolatu ditu ekainaren 7an Santurtzin ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren 33.jaira joateko.
OHARRA: Izena emateko informazioa webgunean dago.
Helduak: 10€ eta umeak doan.
Aurtengo KANTUZ BLAIko sarrera primerakoa izan da. Gure musikariek Aitanaren “Superestrella” abestiaren egokitzapen oso polita egin dute. Eskerrik asko Maren, Erika, Leyre, Valeria, Ilargi, Alain, Leo, Oihan eta Sofia; lan handia egin duzue eta emanaldi zoragarria oparitu diguzue
LH1 mailako ikasleek Nordic Walking-a praktikatzeko aukera izan dute Tore, Euskadiko selekzioko kidearekin. Jarduera ikastolatik gertu dauden bideetatik egin dute, eta aire librean esperientzia dibertigarri bat bizi izan dute, ariketa fisikoa eta ohitura osasungarriak sustatuz.
Ohian eta Unai Berciano, Alex Vilches, Ion Echavarri eta Jon Bocos taldekako 18 urte azpiko estatu
mailako eskolarteko xake-txapelketan ikasbidea ordezkatu zuten. Bi txapelketa egin ziren: https://t.co/H6qWdo9WVg 14. Postua lortu zuten, eta bigarrenean 3.; kopa eta guzti!!.
ADI!! EZER EZ DELAKO AMAITZEN - ESPAZIO ALDAKETA.
Emanaldia hemen izango da azkenean:
Ikasbidea Ikastola IPIko aretoan (LHko eraikinean)
Iturribero kalea, 3
01520 Durana (Araba)
Data eta ordutegia berdin mantentzen dira:
Maiatzak 15, ostirala, 19:00etan
Urtero bezala, martxoak 30, 31 eta apirilak 1 Ikasbidean Kultur Astea burutu zen eta 1.Batxilergoko ikasle guztiek parte hartu zuten. Aurten jarduera oso interesgarriak eta aberasgarriak antolatu dira, eta bai ikastetxeko irakasleek bai kanpoko adituek aurrera eraman dituzte.
Urtero bezala, martxoak 30, 31 eta apirilak 1 Ikasbidean Kultur Astea burutu zen eta 1.Batxilergoko ikasle guztiek parte hartu zuten. Aurten jarduera oso interesgarriak eta aberasgarriak antolatu dira, eta bai ikastetxeko irakasleek bai kanpoko adituek aurrera eraman dituzte.
2026ko maiatzaren 5ean eta 6an Vallentunatik (Suedia) etorritako lau Lehen Hezkuntzako irakasle izan ditugu gure ikastetxean, Erasmus+ programaren barruan. Bisita oso aberasgarria izan da bi aldeentzat, eta eskerrak eman nahi dizkiegu erakutsitako interes eta gertutasunagatik.
Intxorta 1937 kultur elkartea eta Loraldia, euskal kulturaren sustatzaileak, Ezer ez delako amaitzen ikuskizunera gonbidatzen zaituzte. Sarrerek 5€tako prezioa dute eta Loraldiaren webgunetik saltzen dira.
Libururen egunaren arira egindako Book Face lehiaketako irabazlea Garazi González De Garibay izan da. ZORIONAK, GARAZI!!!
Eta aipamen berezia Yaiza Redondoren argazkiarentzat izan da. ZORIONAK YAIZA!!!
ESKERRIK ASKO PARTE HARTZAILEEI!
Bisita Mendizabalara
Teknologiako ekintza osagarria burutu dugu Mendizabala Lanbide Heziketako Ikastetxearekin. Ekintza esanguratsua eta betegarria ikasleentzako. Bertan, Arduino, Robotak eta PLCak,
Sistema elektrikoak ETA HMI pantailak.Eskerrik asko benetan Mendizabalari!
2024/25 ikasturtean Eslovenia, Italia, Herbehereak, Portugal eta Txekiar Errepublikako ikasleekin batera, Ikasbideako DBHko 2. mailako ikasle batzuk "My Place in this World" eTwinning proiektua aurrera eraman zuten., Zigilu Nazionala jasoz.
Aurreko ostiralean Korrika txikia ospatu genuen Ikasbidean. Polita izan zen etapa guztietako ikasleek, elkarrekin, euskararen alde korrika egitea.
Korrika amaitu da, baina mezuak dioen moduan. Euskara gara eta hemen gaude. Hemen gara eta euskaraz gaude.
Aurrera goaz. Bazatoz?