[AZKEN ORDUKOA] Exkixu oholtzetara itzuliko da, eta Bilbon eskainiko du lehen kontzertua. 1997an eman zuten azken kontzertua, eta taldea berriz ere martxan jartzea da orain kideen asmoa👇🏽
https://t.co/W7yIRO78cD
Ados udalarekin, ezin zen eraikina hutsik mantendu, zerbait egin behar zen. Baina galdera asko:
📌9 milioi asko edo gutxi dira? Zenbat eskatu zuen ECIk behar ez zuen eraikin batengatik? Zergatik ez 6 milioi, edo 4?
📌Parkina, zer egingo da, alokatu?
Luze jarraituko nuke.
@oierfano Argudio hori espekulazio hutsa da.
Atzerriko zensoaren erdia Galizian (migrazio historikibhandia), Madrilen eta Katalunian pilatzen da. Horietan 16.000 bozek ez dute ezer aldatzen.
Deitu nahi duzun bezala, eta esan sistema ez dela perfektua, baina ez da putxerazo bat.
@oierfano Hori atzerriko botoaren zati handi baten berezko gabezia bat da. Premisa horrekin atzerriko botoa indargabetu beharko litzateke.
Baina errealitatea da 2023an atzerrikoa zensoaren %10,04k eman zuela boza, besteak beste zaila delako bozkatzea.
@ManoPelota@darozena Berak esan zion ETBri partidaren ondoren. Idoatek sumatu zion narrazioan. Hortik aurrera oso gutxi sartu zen airez eta ia dena jokatu zuen botera. Egia da Zabalak ere ez ziola eman airez sartzeko aukerarik, baina esango nuke bi gauzak lotuta egon zirela.
@darozena@ManoPelota Altunari pilota bat sartu zitzaion eskuan 8-9. tantoan, berak esan zuen eta nire ustez asko mugatu zuen horrek. Gero ere, iaztik darabilten material hau ez zaio hainbeste komeni. Ezkurdiarena, ez zuen ixten asmatu. Nik ondo ikusi nuen fisikoki.
@darozena@ManoPelota Saketik lau falta eginda zaila da irabaztea. Lau tanto oparitu, takada egiteko lau aukera galdu eta hurrengo sakea egiteko garaian mila gauza buruan.
Ez nago ados izen propio edo artistikoen transkripzioekin @berria ("leCrêpe" idazten da).
Dena den, oso eskertuta elkarrizketarekin eta esandakoak jasotzeko moduarekin.
Mila esker, @ixilixilik_
📺 …eta kitto!-k Basalgo parke eolikoaren inguruko bideo-erreportajea egin du. Aerosorgailuak jartzea proposatu duten mendietara joan gara, eta Eibarko Mendiak Bizirik plataformako kideekin, baserritarrekin eta Eibarko alkatearekin hitz egin dugu.
https://t.co/ab6vEQYqPQ
Asko maite nuen pertsona bat 35 urtez bere etxea izandakotik bota zuten kontu korronte zenbakiz nahastu zelako. Alokairuan bizi zen eta hutsa egin zuenean ospitaletik atera berria zen.
Jabeak ez zuen errukirik izan. Desjabetze batek fisikoki zein mentalki suntsitu egiten zaitu.
Euskalgintzaren epizentro bat, Bilboren bihotzean. Zenbat Gara elkarteak bultzatuta, Hiribil gunea aurkeztuko dute gaur Bilboko erdialdean. Euskara eragile nazionalak Bizkaiko hiriburuan txerta daitezen eta bertakoek leku fisiko bat izan dezaten sortu dute.
https://t.co/uSLCoupfzB
@ASPEpelota@euskolabel Are gehiago, lanak esleitzeko kontratu publikoaren arabera, irail hasierarako egon behar ziren amaituta.
https://t.co/1Ww4udHX57
@ASPEpelota@euskolabel Amaituta zeudelakoan nengoen.
Albiste honek despistatu nau. Dioenez, buruz burukoa amaitu eta hilabete batzuetara hasi ziren lanak eta alkatearen arabera, urrirako amaituta egon behar ziren.
https://t.co/87avxBGsFW