Euskal Herrian espainolismoa eta frantziar txobinismoa inposatzen dizkigute, eta Munduko futbol koparen testingurua probesten ari dira inposaketa hori indartzeko nahiz normalizatzeko.
Gazte langileok espainolismoari nahiz frantziar txobinismoari aurre egin behar diogu.
Ernaikoak Mugimendu Sozialistaren bi pankartak apropos estaltzen dituzte. Pankarta horietan "Sozialismoa eraiki" eta "Destroy Israel" jartzen du. Ezin dute sektarioagoak izan.
Ernaik aspaldi alboratu zuen sozialismoa eta Palestinako auzian bi estatuen soluzioa babesten du Bilduk
Euskararen eta milaka ikasleren eskubideen aurkako erasoen aurrean, euskaraz bizi eta ikasteko eskubidearen alde borrokatu behar dugu.
Borroka hori Euskal Estatu Sozialistaren norabidean kokatu behar dugu.
Bide batez, @kontseilua|ren mobilizazioetara batzeko deia luzatzen dugu.
Lekeitioko gazte honek esandakoarekin identifikatuta sentitzen gara gehienok. Azken egunetan gertatzen ari den guztia negargarria da.
Ze nota espero dute selektibitatean euskaraz ideiarik ez baldin badute? Jakin badakigu nola mespretxatzen duten euskara Opuseko ikastetxeetan.
Selektibitateko euskarako azterketarekin jazo diren gertakarien harira, etzi elkarretaratzeak egingo ditugu.
Euskararen aurkako erasoaldia eta hezkuntza sistemaren elitismoa salatzen ditugu. Are gehiago hainbat alderdi eta komunikabideren euskararen aurkako kainpanaren aurrean.
Oso gogorra egiten zait albiste honetako iruzkin arrazistak irakurtzea. Jendea poliziak gazte bat erail izanaz pozten ari da. Gizartean gutxiengoa dira, baina sare sozial honetan edozer gauza esateko inpunitatea dute. Kalean aurrean izango gaituzue, kontu handiz ibili.
🔵Larunbatean manifestazioa Donostian
Langile klasea kanporatzen duen hiri ereduaren aurka.
Behar sozialen zerbitzura dagoen etxebizitzaren alde.
🗓️Ekainak 27
⏰12:00
📍Bulebarretik
🎥 Txosnen auziaz, bost galdera-erantzunetan.
Uda iristear den honetan, beste urte batez, beto politikoaren gaia mahai gainean dago. Mugimendu Sozialistatik txosnen auziaren inguruan hainbat argipen egin nahi izan ditugu bideo honetan
🔥SAN JUANAK 2026🔥
Hemen daukazue Gazte Asanbladaren txoznan aurrera eramango dugun egitaraua🕺🏻🪩
Animatu eta gerturatu txoznara🤝🏼!
KONTRAKANTXA HAUSPOTU, GAZTE ASANBLADARA BATU❗️
Deigarria da Ezker Abertzaleako zenbait kontu nola egiten ari diren ezikusiarena errepresioaren aurrean. Txiorik ez atxiloketak daudenean, txiorik ez ANko epaiketei buruz, isilik isunen aurrean... Haietako batzuk lehen kritikatzen zutena bihurtu dira. Gordina bezain argia.
🔴 Elizondon izango da hurrengo Gazte Topagune Sozialista, urriaren 9tik 12ra bitartean
"Hainbat auziren inguruan hausnartzeko eta sozialismoaren norabidean indarrak batzeko" antolatu dute ekimena @GKSozialista eta @IASozialista|k, seigarren aldiz
https://t.co/RqvoIhKghP
𝗚𝗔𝗭𝗧𝗘 𝗧𝗢𝗣𝗔𝗚𝗨𝗡𝗘 𝗦𝗢𝗭𝗜𝗔𝗟𝗜𝗦𝗧𝗔
Gazte langileok sozialismoaren norabidean indarrak batzeko asmoz, eztabaidarako, hausnarketarako eta komunitate politikoa eraikitzeko #tpgnsozialista antolatu dugu.
🗓️ Urriak 9-12
📍Elizondo
Dagoena onartu ala borrokara batu!
Isunak, atxiloketak, auzipetuak, zaurituak, jipoituak, mehatxatuak…
Hamaika arrazoi larunbatean Bilbora joateko!
Jaurlaritzarek kriminalizazioaren eta Ertzaintzaren bortizkeriaren aurrean, eskubide zibil eta politikoak defendatu!
Larunbatean Bilbon hitzordua dugu 17:30ean.
Eskubide politikoen eta zibilen erregresioan euste horma izan behar gara, eta Jaurlaritzaren errepresio dinamika eteteko indarrak batu behar ditugu.
Har ditzagun kaleak eskubide zibilen eta politikoen defentsan!