Gaur 90 urte igaro dira frankisten estatu kolpetik. Espainiar gerra zibilaren ostean 40 urteko diktadura frankistari bide eman ziona.
Garaian, ez zuten lortu Euskal Herria desagerraraztea. Eta gaur, milaka gara Euskal Herriaren alde borrokan jarraitzen dugunak.
Amaitu da ikasturtea azkenean, eta udan gaude jada. Irailetik hasita, hainbat borroka eraman ditugu aurrera ikasleok.
Orain, oporrez gozatu eta datorren ikasturterako pilak kargatzeko ordua da. Baina argi diogu udan martxak ez duela etenik.
Ikasle Jaialdiko egitarau osoa aurkeztu dugu. Ekinaren 6an, Astran, eskaintza zabalaz gozatzeko aukera egongo da.
Solasaldia, bazkaria, elektrotxaranga, kontzertuak eta dj-ak izango ditugu.
Ikasle, animatu jaialdira hurbiltzen!
Selektibitate egunetan, hainbat campusetan batzen dira 2.Batxillergoko ikasleak probari aurre egiteko.
Horregaitik, ekainaren 2an, Seleko lehen egunean, kontzentrazioak egingo ditugu campus hauetan.
FCK SELE! 🖕🏼
Badator ekaina, eta harekin batera selektibitatea.
Proba indibidualista, segregatzailea eta zaharkitua da. Euskara, euskal kultura eta historia bigarren plano batean uzten ditu. Ikasleon osasun mentalean eragin handia dauka.
Hezkuntza honek ez digu balio! FCK SELE! 🖕🏼
Ekainaren 6an Ikasle Jaialdia antolatu dugu Gernikan. Euskal ikasleok aisialdirako eta saretzeko erabiliko dugun espazio bat izango da.
Datozen asteetan kontzertu, hitzaldi eta abarrek osatuko duten egitaraua aterako dugu.
Ikasle, altxa eta dantza!
Milaka ikasle batu gara Gasteizen memoria eta borroka aldarrikatzeko.
Martxoaren 3ko 50.urteurren honetan, ikasleok lehen lerroan borrokatuko dugula erakutsi dugu.
Martxoaren 3an 50 urte beteko dira espainiar poliziak bost langile erail eta ehunka zauritu zituenetik.
50 urte beranduago, bizi baldintza duinen alde borrokatu zirenak gogoan, Gasteizko kaleak hartuko ditugu ikasleok 12:00etan Elurretatik abiatuta.
✊1976-2026
Datozen hilabeteetan greba ziklo batean sartuko gara: martxoaren 3an ikasle greba eta martxoaren 17an greba orokorra.
Guri dagokigu aurreko belaunaldiek egin zuten bezala, memoria historikoaren eta bizi baldintza duinen defentsan kaleak hartzea.
Milaka ikaslek kaleak hartu ditugu hezkuntza euskaldun baten alde.
Ikasgelak hustu eta Hego Euskal Herriko hiriburuak bete ditugu beste behin.
Borrokan jarraituko dugu Euskal Herri osoan, hezkuntza sistema euskaldun propio bat izan arte.
Gelan hasi eta kaleak hartzeraino. Ikasleok olatura batuko gara. Ikasleok ere bagara olatua.
Euskaraz bizi eta ikasi nahi dugulako, bihar ikasle euskaldunok kalera.
Gure hezkuntza, euskalduna!✊
Euskararen aurkako oldarraldi betean, euskararen aldeko olatu berri bat sortu behar dugu, eta ikasleok lehen lerroan egon behar dugu.
Euskarak, Espainia eta Frantziaren markoetatik at, euskal hezkuntza euskaldun propioa behar du.
Abenduaren 11n, ikasleok kalera!
Lehenik eta behin, zure harian botatako baieztapen batzuk premisa faltsuetan oinarritzen direla argitu beharra dagoela uste dut. Zintzoki uste dut, eta horrela izatea espero dut, ez zarela ari nik botatako hitzak manipulatzen edo nahi duzun interpretazioa egiten hauek zure
Gaur zortzi Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan mobilizatuko gara ikasleok.
Mobilizazioak 12:00etan hasiko dira hiriburu guztietan. Batu deialdietara 🫵🏼⬆️
Bete ditzagun Euskal Herriko kaleak Hezkuntza Euskaldun baten aldeko oihuz! Abenduak 11 kalera!
Pasa den astean Gipuzkoako ikasleok trinin batu ginen gurea hezuntza euskalduna dela aldarrikatzeko. Ikasleria osoari dei egiten diogu Abenduaren 11an kaleak hartu eta aldarriz betetzeko!❤️🔥
Guk argi dugu, hezuntza euskaldunaren alde borrokatuko dugu! 💥✊
Euskara jasaten ari den oldarraldiaren aurrean, ikasleok gure hizkuntzaren defentsan jardungo dugu.
Abenduaren 11an, euskal ikasleok kaleak hartuko ditugu. Gure hezkuntza, euskalduna!