🌍 El moviment pel basc és referent mundial en la defensa de les llengües minoritzades des de fa dècades
🔎 I és així per fenòmens com el de la revitalització de l'idioma a la comarca de Tolosaldea
@Mara_Altuna en parla amb experts i activistes 👇🏼
https://t.co/0Zwl4mp9aZ
Horixe. Beste adibide xume bat, orain dela gutxikoa: futbolari gazte batek "Oyharçabal" abizena izateak grazia egiten badizu baina beste batek "Oyarzábal" abizena izateak ez, kulturalki kolonizatuta zaudelako da. Ez da beste arrazoirik.
Mundu gerra behar dute beharrizanen oso gainetik bizi ahal izan daitezen haien eliteak.
Mundu gerra behar dute haien nagusitasun militarra delako gainontzeko nagusitasunen iturri.
Mundu gerra behar dute inperioa eror ez dadin.
Gerra behar dute, mundu mailakoa, baina bertzeenean.
Pirinioetan gertatu den azken mendi-istripu tristearen aurrean “Eskarmentu handiko mendizaleak ziren”, entzuten ari gara behin eta berriz komunikabide eta sare sozialetan.
Bai, eskarmentu handiko mendizaleak ziren, baina mendiak hori ez zekien.
Euskaraz egiteko lotsa eta beldurra. Gezurra badirudi ere, bi arrazoi hauek aipatu zituen J.B. Gamiz Ruiz de Oteo poeta arabar elebidunak duela 250 urte euskarazko bere lehen poesian.
Utikan lotsak eta beldurra eta egin euskaraz!
Atzo lagun batekin hizketan ari nintzela horrelaxe esan zuen:
-Valentzian danarekin gertatu den guztia Euskal Herrian gertatu izan balitz, honezgero bi edo hiru greba orokor eginda izango genituen.
Eta, bai, arrazoia eman nion.
Alderdi abertzale batek hizkuntza politikari buruz egin duen agiria irakurtzen hasi, eta frantsesezko bertsioa hartu behar izatea erran nahi dutena ulertzeko.
Frantsesezko testua itzultzailetik pasa, eta, hitzez hitz, euskarazko bertsio ulergaitza ateratzea.
#Euskara
"Baina herria eta hizkuntza
ez bihurtzeko bi bando,
esna gaitezen eta mugitu
gure mingain, gure zango.
Lo hartu ezkero lur honek ez du
hizkuntzarik eramango.
Ta hizkuntzarik ez duen herri
bat ez da herri izango".
Xabat Illarregi.
Nafarroako Bertsolari Txapelketako irabazlea.
"Maiz seinalatu dugu erdaraz mintzatzen dena, euskarazko aditz hura ahoskatzeko zailtasuna duena, jariotasunik ez duena, euskara ikasteari utzi diona; baina noiz seinalatuko ditugu erakundeak? Noiz arte existituko da Nafarroako zonifikazioa? "