@hongi Unibertsitateko klase batean hamaika urterekin etorritako bielorrusiar kide bat dugu: irakasleak behin galdetuta errusiera menperatzen zuela eta bielorrusiera gutxi zekiela esan zigun, bitxia oso
Gogoratzen duzue #Altsasu-ko elizako pareta batean #euskara-zko inskripzio zahar batzuk agertu zirela? 📜
Bada, gehiago jakin nahi duenarendako, artikulu hau atera dut @asju_aldizkaria-n. ✍️
ALTSASUKO ELIZAKO EUSKAL EPIGRAFEAK
https://t.co/ktmpSN5JGp
(@b_urgell-i eskainia 💐)
@asieraizpu_ Extra:
Izanen horrekin lotuta, Erdoziak bere tesian izanenko bat biltzen duela ohartu naiz (izanenko ttuk bei olakuek beixe!). Hor -enenko bat geneukake??
@asieraizpu_|k eginiko ultzameraren post honetan inspiraturik, hona Etxarri-Aranatzen dauzkagun partizipio prospektiboko (pp) morfema (geroaldiko marka) desberdinen inguruko post bat.
Bi morfema ditugu pp markatzeko:
-ko eta -en (-enko eta -enen? ere)
...
Aupa! Ultzamako uskeraren bertze ezaugarri batekin nator. Gaur geroaldiko -ko/go eta -en eransketaz arituko naiz.
-ko/go aztizkiei buruz bi gauza erran ditzazkegu.
1.-tu/du-z akituriko partizipioen goroaldiko aditzak sortzerakoak,-tiko/diko-z akituriko aditzak izanen ditugu+
@ESantazilia@hongi Bai, arrazoi, burura datozkidan gehienak horrelakoak dira: jarri/exeri; jaso/altxatu; karrike+kale/kale...
Edota batuan antzekoak izanda sartzen ari diren erdialdeko aldaerak: iñerexagu/xaguzar; txonbolo/txorkatil; matiesaltakalai/matxinsalto; lenbizi/lelengo; zil/txilbor...
🪵Juan Andres Aristizabalek 95 urte ditu eta sasoi ederrean dagoela erakutsi digu; egurketaria eta abeslaria da. 100 urte betetzeko ilusioa duela kontatu digu!
🔊Entzun osorik👉 https://t.co/5zx1LJUBKO
@EITBofiziala@GUAUgureaudioa
@hongi Bakaikun horrelakorik egitea bururatu izan zait noizbait, gelditzen diren bertako azken hiztunez baliaturik berandu izan baino lehen. Baina ez nekike nola hasi eta abiatu...
@Biziraule@hongi Bai horixe, Donostialdeko herrietan jendea hasia da epentesi gutxiago sartzen jada (ia→iya edo ua→uba egiten, bigarrena ia galdu dela kasu batzuetan). Telebistatik at, sare sozialetako eduki-sortzaile euskaldun ezagunenak gipuzkoarrak dira (Iker Iribarren, Julen Unanue...)
@hongi Niretzat tx baino bizkaiako s txistukariaren afrikatua da hori, Gernikako <dakitz> "dakit" edo Aramaioko <daukotzu> "daukazu" modukoa. Donostialdeko lagun batek horixe erabiltzen du erdarazko <ch> esateko, eta hori euskaraz beti <tx> tx ebakitzen duela eta inoiz ez bestea