Otegiren gezurren aurrean, argipen batzuk gaiaren inguruan interes erreala duzuenontzat: “Por lo que le dicen” ez omen ditugu arauak betetzen, ez omen baikaude protokolo feminista onartzeko prest. Hori bada benetan duten argudioa, presta diezagutela txosna.
Ezkara alperrikako "ez, zu izan zara" batean sartuko, baina irudiek nahiko argi uzten dute; eta tamalez ezkaituzte harritzen halakoek txosnetako beto politikoa babesten dutenenengandik. Betoaren alde zaudetela argi dago, rata deitzen diguzuela gezurra balitz poztuko nintzateke.
Txosnetako betoaren inguruko pintada hau agertu da Gasteizen. Ondoan, kolore berdinarekin, ernaikoa... Gero "betorik ez dagoela" esango dute, eztabaida uxatzeko helburuarekin. Azpijoko zikina eta sektarismo hutsa.
⚠️ Ertzaintzak bortizki kargatu du israelgo estatu terroristaren eskuetan atxilo egon diren Global Sumud Flotillako ekintzaileen iritsieran eta sei pertsona atxilotu dituzte.
Elkartasun osoa adierazi nahi diegu poliziaren bortizkeria pairatu duten guztiei. Atxilotuak askatu!
Ze barbaridade da hau?
Israelgo estatuak atxilotu ditu, torturatu eta Euskal Herrira heltzen direnean Ertzaintzak jipoitu.
Israel suntsitu! Sionismoaren konplize guztien aurka borrokatu!
Elkartasun osoa ekintzaileekin eta erreprimituak izan diren guztiekin.
Gogor salatzen dugu VOXek abiaturiko kanpainaren harira Errekaleor pairatzen ari den jazarpen poliziala. Alderdi politiko zein komunikabide ezberdinen kriminalizazioa ere salatzen dugu.
GKStik elkartasuna eta gure babes osoa adierazten diegu bertako bizilagunei.
Aurten ere GKS eta Etxebizitza Sindikatua Gasteizko Txosnetatik kanpo utzi gaituzte.
Egoera konpontzeko eskaera helarazi nahi diogu Txosna Batzordeari eta bidegabekeria hau mantentzen den bitartean salatzen jarraituko dugula adierazten dugu.
Txosnak denontzat. Betorik ez!
Bua, ze lotsa gutxi…salaketa faltsuen kopurua insignifikantea da, baina erasotzaileek duzuen inpunitatea oso esanguratsua da. Zuk emakume bat erasotu zenuen, eta normaltasun osoz jokatzen jarraitu duzu NBAn eta Euroligan. 🧵
Gero eta hurbilago daude Herri Unibertsitateak!⏳
Hemen dira aurtengo egitarauak: formakuntza politikoa, eztabaidak, aisialdia, kontzertuak eta askoz gehiago!
🗓️Apirilak 21, 22 eta 23
📍Leioa, Gasteizuni, Ibaeta, Bilbouni, Eibaruni, NUP eta IEHuni
Animatu parte hartzera!
Politikan "zertarako?" eta "nola?" batera erantzun beharreko galderak dira, eta euskal sozialdemokraziari kontraesanak pilatzen ari zaizkio auzi hauek ez dituelako ondo ebatzi: botere kuotak handitzeko bideorriak aldaketa positiboak eragiteko baldintzak deuseztatzen dituelako.
Nola ez, unibertsitatea goitik behera aldatzera zetorren errektoretza azken urteetako kriminalizazio kanpaina zentzugabeenera batu da.
Begira EHUn milioika arazo ditugula e: matrikulak, bekak, euskara, azpiegitura... Baina ez, PNVk X esaten badu guk men egiten diogu.
Pilota elkarri pasatzen ari dira, baina inork ez du ezertxo ere egin.
Gogoratu: ostiralean, martxoak 27, 18:30ean Iparralde gizarte etxetik, Gasteiz.
Israel desegitera bidean, harreman oro eten!
🚩 Gaur milaka langile mobilizatu gara Greba Orokorrean.
Kapitalismoaren ofentsibaren aurrean klase borroka hedatzeko aldarria atera dugu Hego Euskal Herriko kaleetan zehar.
Gora langileon borroka!
Martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrenean haustura politikoaren aldarriak kalera atera genituen
Klase batasuna aldarri, zapaltzen gaituen sistemarekiko haustura gorpuzteko konpromisoan berresten gara, eta gizarte sozialistaren alde borrokatzen jarraitzeko hautua egiten dugu.
Gogor gaitzesten dugu larunbat gauean Gasteizen hiru gizonek egindako eraso homofoboa. Diskurtso erreakzionarioen hedapenak eta faxismoaren normalizazioak honako gertaerak uzten ditu.
Ezin zaie ideia eta praktika hauei tokirik utzi: erreakzioari eta faxismoari aurre egin!
Gaur, hamarnaka mobilizazio egin ditugu Euskal Herriko txoko ezberdinetan, emakume lagileok bizi dugun zapalkuntza salatzeko eta horri aurre egiteko bideorri iraultzailea aldarrikatzeko.
Faxismoaren zabaltzeak eragin zuzena du emakume langileon zapalkuntzaren sakontzean. Martxoaren 8an, emakume kangileok ere lehen lerroan egon behar dugu. Zentzu honetan, @Itaia_Gasteiz -k deitutako mobilizazioetara batu eta kaleak hartuko ditugu.
🕛 12:00
📍 Virgen Blancatik
Duela 50 urteko martxoaren 3an, sistema zapaltzaileko agintariek langile borrokaren indarra eraitsi nahi izan zuten.
Gasteizko gazte langileok ez ditugu bertan zauritu zein eraildakoak ahaztuko!
IASen mobilizazioa lokala zen guztiz, kanpainatik hasita egunerarte, horren erakusle mila Gasteiztarretik gora bildu zituela mobilizazioak. Eta ez, zuen mobilizazio nazionala ez zen gai izan IASek baino ikasle gehiago mobilizatzeko, zer esanik ez Gasteizko ikasleei dagokionean.