Besarkada Uruguaiko @MPP609 eta @GurisesMPP|ko haren burkideei.
Apaltasunetik eredu izan zara Euskal Herritik ere beste mundu baten alde borrokan ari garenontzat.
Ez dago betiko garaipenik, baina beti dago borrokaren bidez askapena lortzeko aukera.
✊🏻Agur eta ohore!
Gazteon Eskutik amaitu da.
Hausnartzen, eraldatzen, dantzatzen eta zaintzen dabilen gazteria independentistarentzako txoko eder bat, topaleku bat sortu dugu. Milaka gaztek hartu dugu parte mobilizazio, hitzaldi, tailer, proiekzio, ikuskizun eta kontzertuetan.
Ekin eta bultza!
Geopolitika eta internazional erreakzionarioa, sozialismorako euskal bidea, feminismo materialista, etxebizitzaren krisia... eta noski, independentziaren beharraz arituko gara Gazteon Eskutiken.
Mimo eta ilusioz prestatutako eduki, hausnarketa eta eztabaidak izango ditugu! 🎯
Ondo lotuta utzi zutena askatzeko garaia da. Herri hau askatzera lotu garenon garaia da.
𝐀𝐬𝐤𝐚𝐭𝐳𝐞𝐫𝐚 𝐥𝐨𝐭𝐮𝐚𝐤.
1975-2025
Nazio ekitaldia: 2025eko irailaren 27an, Iruñeko Anaitasunan.
31 urte pasatu dira lehen gazte topagunetik
Hiru hamarkada eta hainbat belaunaldiren ostean, hemen jarraitzen dugu, Euskal Herriko gazteria elkartu eta prozesu independentistara batzeko espazio zoragarri hau antolatzen eta zaintzen.
#GazteonEskutik INDEPENDENTZIARA
Gaurko egunez duela 49 urte, Espainiako trantsizioak agindutako ustezko garai berriaren atarian, Espainiako Polizia Armatuak greban zeuden ehundaka lagun jazarri eta 5 lagun erail zituen Gasteizen.
Biktima guztiak. Egia osoa. Memoria osoa.
Memoria dugulako, #AskatzeraLotuak.
Iruñean ospatutako Kongresuaren baitan, gonbidatu ezberdinak pasa ziren #ZUTUNIK podkastetik. Bertan egon zen @juneiartza@ernaigazte antolakundeko kidea.
🔗 Ikusi solasaldia osorik hemen: https://t.co/XA1Dd60IUo
🤩 ETA ASKOZ GEHIAGO…
Apirilaren 17tik 20ra Berriozarren batuko gara.
Gazteon eskutik I N D E P E N D E N T Z I A R A💫
Sarreretarako esteka: https://t.co/jr08TKGJD4 😉
#GazteonEskutik#Independentizara!
Hainbat neska erasotuak izan gara mutil berdinaren partetik. Honek ostera, oholtza hartu izan ohi du, baita botere hori baliatu ere.
Nazkatuta gaudelako, komunikatu hau plazaratzeko hautua egin dugu.
#bukatudashowa
Zorionak Joxerra Bengoetxea eta @BengoetxeaEHU hautagaitza guztiari.
Euskal Herriko Unibertsitateak irabazi du, herri honen aspirazio eta erronken tamainako proiektu bati bide ematen zaiolako. Eraldaketa eta herri ikuspegia, EHU erreferentziazko unibertsitate publikoa izan dadin goi mailako hezkuntzan eta ikerketan.
Zorterik onena opa dizuegu.
Bidelagun izango gaituzue.
Lortutakoak ospatu eta lanean segitzea dagokigu. Euskal Herria nazio bat da eta erabakitzeko eskubidea dugu.
✊ GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA! #NazioaGara
Zorionak Mariren Alabak elkarteari, indarkeria matxistaren biktimei egindako akonpainamendu lan izugarriagatik. Merezitako Meninak saria!
Aitortzak balio beza administrazioak egin behar lukeen lanaren baldintzak duintzeko, lokal faltaren arazoa konponduz
https://t.co/o80Nszedxh
Emakumeen Etxeari Udal Gobernuak proposatutako leku berria ez da irisgarria ezta erreferentziazkoa. Erabakia lasaitasunez hartzea eskatzen dugu eta beste aukera batzuk proposatu ahal izatea.
Aurrekontu plurianual bat ere eskatu dugu egungo egoitzaren baldintzak hobetzeko.
Atzo Arrasateko elkartasun jaialdian ikusi genuen bezala Ernairen aurkako operazioak ez du balio izan gu desagerrarazteko. Gazte independentistaz bete genituen Kulturate, Arrasateko kaleak eta gaztetxea.
Elkartasunak ez du mugarik!
#AurreraGoaz#Independentziara