Urte guzti hauetan, playback txapelketak, jai tematikoak, bizikrosak eta hockey tailerrak antolatu ditugu eta aurten ere, egitarau paregabea prestatu dugu ⬇️⬇️
Kasu!! Azken orduko informazioa 🔊🔊
Urgull mendiko lanek karreraren jaitsieraren azken zatiari eragiten diotenez, moldaketak egin ditugu. Honako hau da ibilbide berria ⬇️⬇️
MILA ESKER, PIRATAK! 🖤🏴☠️ Izugarria izan da aurtengoa ere. Eskerrik asko kofradiakide, lan-talde eta turno guztietan parte hartu dezuen pirata guztiei. Ehundaka lagunen lan, ilusio eta konpromiso ezinbestekoari esker, EDOZER DUGU POSIBLE! Gora jai herrikoiak! #FestaIpar#ANPirata
Piratentzat ez ezik, donostiar gehienentzat bihurtu da egun handia Aste Nagusiko astelehena. Aurten ere, inolako ezbeharrik gabe igaro da Abordatze Pirata jendetsua: 1.500 lagunek hartu dute parte, 250 baltsetan. @izanpirata
Argazki galeria eta bideoa:
https://t.co/uINwmHWphz
Egun on Piratak! ☠️
Goiz hasiko dugu eguna haur-jolas eta hockey tailerrarekin 🏑
Gune desberdinetan bazkariak eta beste ekitaldi mordoa izango ditugu gaur. Gogoratu ere Trinian afaltzeko aukera izango duzuela. 😋 #FestaIpar#ANPirata#GoraJaiHerrikoiak
Gogoratu Trinian ere egitarau zabala izango dugula. Kontzertuak, afariak, bertso saioa,… Batu festara! Hemen egitarau osoa: https://t.co/gS72FI5Hod
#FestaIpar#ANPirata#GoraJaiHerrikoiak
Donostian «gora doan» arrazakeriaren kontra bat egin dugu hiriko 30 eragilek baino gehiagok.
Guztiontzako Donostia nahi dugu, hiri antolatua, antiarrazista eta antifaxista 🫰🏽🏴☠️
https://t.co/SjWqM7xvni
37 eragiletako 400 lagun inguru batu dira Alderdi Ederren, 'Donostian Arrazakeria eta faxismoari ez!' lelopean. Kontramanifestazioa antolatu zuten hainbat Instagram eta Telegram kanaletatik, baina ez da inor gerturatu.
https://t.co/8mwMxIqPRa
Adi Piratak! 🏴☠️ Ostiralean itxiko dugu Abordatzearen izen-ematea. Hemen eman dezakezue izena: https://t.co/JOBqWbyrDw
Ez utzi azken egunerako! Abordatu dezagun Dono$tia! Gora jai herrikoiak! ⚓️☠️ #FestaIpar#ANPirata#GoraJaiHerrikoiak
Egunarekin bukatzeko, mozorro bat, musika eta umorea: Playback lehiaketaren txanda da!
Parte hartzera animatzen bazarete, idatzi guri: [email protected]
Hementxe irudi eta bideo batzuk ideia bat egin dezazuen 🎤🎤
https://t.co/xn4bXECvU5
Donostiako Piratek, Gasteizko Neska eta Blusekin eta Bilboko hainbat konpartsekin batera, Palestinarekiko elkartasun zapia aurkeztu dute, “Palestinako herriaren aurkako genozidioa salatzeko” eta euren “elkartasuna adierazteko”.
@izanpirata
https://t.co/h4fvRpwaiD
💥Hauxe da aurtengo Aste Nagusi Pirataren egitarau osoa! 💥
Auzolanean egindako ekintza ugari izango ditugu aste osoan zehar. Zatoz, eta parte hartu denona den jai hauetan!! 🏴☠️🏴☠️🏴☠️