Idazten ari nintzen eta ohartu naiz miniMaddi oso pozik legokeela nire lagunak ezagutuko balitu🥹🫂
(ezagutzen ditu, edo ezagutuko ditu❤️🩹 denbora-lerroan beranduago)
Eta keinu bat egin nahi nion miniMaddiri🤭
Arduragabekeria bat iruditzen zait Eusko Jaurlaritzak San Juan suaren inguruan erabakirik ez hartu eta udalen esku uztea sua piztu edo ez. Kontuan hartuta alerta gorrian gaudela.
Akaso gizarte bezala erabaki beharko genuke kontzertuetako "beste bat"ari uko egitea.
Protokolarioa da entzulearentzat (edo ez).
Eta deserosoa musikariarentzat, antzerkia egin behar duelako🫠
Tristura eta amorrua eragiten dit irratian gaur Donostian (errealaren ospakizunean) 100000 pertsona izango direla entzuteak.
Gutxieneko Soldataren aldeko goizeko mobilizazioetan hegoEH osoan mobilizatu ginen hainbeste.
Interesatzen zaigunean, badakigu ateratzen🙃
Nire gurasoak zahartzen ari dira.
Azken aldian, ni ez nagoen argazkietan ikusten naute (antza topatzen didaten norbait dagoelako, dirudienez).
Azken hilabetean bi aldiz pasa zait/zaie.
Euskal Telebistan, euskaldunak gazteleraz hitz egiten jartzen dituen programako aurkezlea, gazteleraz, Korrikan euskara bultzatzera dei egiten.
“A correr la korrika”
A ze nibela🤦🏻♂️
Euskara ez den edozer gauza zarete.
#AldatuGidoia#Korrika24
Gaur bazkalorduan, sei emakume aritu gara bakoitzak arropa tenderetean zabaltzerakoan ditugun maniez hizketan.
Seguru nago sei gizonek ez dutela elkarrizketa bera sekula izan.
Egun on @AEK_eus, oraindik garaiz zaudete jendaila honi kilometroa kentzeko. Edozein euskaltzalek bete dezake euren (eskrupulo) falta. #CCOOkorrikanEZ#CCOOrrika