2018ko amaieran, Iñigok, Lurraren azken EPa bidali zidan etxera, eskakizun batekin: "Ipini irudiak abestiei"
8 urte eta beste hainbeste gertakari ondoren, bere nahia betetzen jarraitzen dugu, atsegin handiz.
Hona hemen irudi batzuk LASAI abestiarentzat.
https://t.co/vQriPDh3qE
Caosticako hordak,
Urte luzez ezinezko malabareak egin ditugu Caostica, Tracking Bilbao eta Gizazinea Film Labur eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdia bizirik mantentzeko. Eta “malabareak” diogunean, lorik egin gabeko gauei buruz ari gara, bazarreko kalkulagailuarekin egindako aurrekontuen inguruan, eta lau txanponekin ekitaldiak aurrera ateratzeko gizagaineko gaitasunari buruz, zinta amerikarrari buruz eta kaosaren fedearen inguruan ari gara.
Baina NeoBilbaon bizitzak gora egiten du: alokairuak, inprentak, bidaiak, hotelak eta birraren prezioak ere kuota lizunak hartzen dituzte… eta biltzen ditugun diru-laguntza apalak ez dira beti iristen. Urte batzuk daramatzagu deialdi batzuen “atarian” geratzen. Horien exijentzia maila gero eta altuagoa da, eta antolatzen ditugun jarduerek beren kabuz diru-sarrerak sortzea eskatzen digute.
Hori dela eta, gure leihotik behera jaurtitako organoak dosdemayo merkatuan saltzen amaitu aurretik… erabaki egin dugu, beste neurri batzuen artean, sarrera kobratzea Caostica Jaialdiaren jarduera batzuetan aurtengo ediziotik aurrera. Espero dugu gure publiko on eta leialaren laguntza eta konplizitatea izaten jarraituko dugula, antolatzen ditugun ekitaldiak kultura bitxi, aske eta dibertigarriz blaituz egiten jarraitu ahal izateko. Gure jarraitzaileak saritzeko eta leialtzeko sortu egin da...
Egin Zaitez Caosticako morroi!!!
Mezenasgo-sistema gure ekitaldiak babesteko eta, bide batez, deskontuak, merchandising absurdua eta bizarro zinemaren eta interneteko frikaden banda antolatu honetako kide izatearen harrotasuna lortzeko.
Izan ere, filmak ikusten zerbait ikasi badugu, zera da, bilau bat ere ez dela urrutira iristen bere morroirik gabe. Eta zinez: nahiago dugu zuek izatea, hondo putre bat baino.
https://t.co/6oaeFabBo5
LEKAIO MAILA: Urtean 30€ zure karrera kriminal kulturala hasteko.
Barne daramatza:
Caostica Pin Ofiziala
Caostica Totebag Ofiziala
%25eko deskontua Caostica Film Laburren eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdirako sarreretan (2026)
JOPU MAILA: Urtean 50€ eta deformazio moral txikia.
Barne daramatza:
2 Caostica Pin Ofizial (diseinu ezberdinekoak)
Caostica Totebag Ofiziala
Caostica Kamiseta Ofizala
%35eko deskontua Caostica Film Laburren eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdirako sarreretan (2026)
MORROI MAILA: Urtean 100€. Orain zuk ere beldurra ematen duzu.
Barne daramatza:
2 Caostica Pin Ofizial (diseinu ezberdinekoak)
Caostica Totebag Ofiziala
Caostica Kamiseta Ofizala
Caostica Gorra Ofiziala
%50eko deskontua Caostica Film Laburren eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdirako sarreretan (2026)
%15eko deskontua Tracking Bilbaorako sarreretan (2026)
ESKLABO MAILA: Urtean 200€. Kausara entregatzeko behin betiko maila.
Barne daramatza:
Caosticako 3 Pin Ofizialen Kit-a (diseinu ezberdinekoak)
Caostica Totebag Ofiziala
Caostica Kamiseta Ofizala
Caostica Gorra Ofiziala
Caostica Izerditako Ofiziala
TrackingBilbao-ren Kamiseta
%75eko deskontua Caostica Film Laburren eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdirako sarreretan (2026)
%25eko deskontua Tracking Bilbaorako sarreretan (2026)
Hilero, zigor bat edota deskarga elektriko bat Caostica-kideren baten aldetik
@xduo161 Lasterketak egin ahal izateko, lizentzia atera behar duzu. (Txirrindularitzakoa)
Ez duzu zertan talde batean egon, baina lizentzia zure lurraldeko federazioan atera behar duzu.
Lasterketak, https://t.co/zJl3V7bQgd edo https://t.co/WM7hJRsn4r webguneetan topatuko dituzu.
Nire #CX denboraldia amaitu dut.
Aurten Asturiasen hasi eta bukatu.
20 lasterketa.
Aragoiko eta Gaztela-Mantxako zirkuituak ezagutu ditut, oso politak.
Publikoaren beroa eta hurbiltasuna sentitu ditut, mila esker.
Lagunen artean aritu naiz, ziklokroseko familia, benetako altxorra
@elsterrato@Lukenetruji_ Espero dugu datorren denboraldian dortsala sorbaldan jantzita ikustea edo behintzat, ohiko bizitzan murgilduta.
Ez etsi, eutsi goiari @Lukenetruji_
https://t.co/T14zdIK63f
#cx#cxfamilia
@e_unai Aupa, Unai!
Faltan botako zaitugu errepide bazterrean, hala ere, badakit beste esparru batzuetan elkartuko garela.
Gora zu, eta txirrindularitza!
Atzo ziklokrosarekin neukan zor bat kendu nuen.
CX-ak asko eman dit beti, horregatik zerbait itzuli nahi nion eskolentzako proba bat antolatzen.
Fadurako I. CX txikia.
1996tik CX gabe Getxon.
Proba eta gero umeak pozik zeuden beraz atzetik egindako lan guztiak merezi izan du.
#CX
Beste behin #CX denboraldia Asturiasen hasi gara.
Betiko ilusiogaz. Betiko arerio/lagunez inguratuta.
Txirrindulariak eta ikusleak bat gara, ziklokroseko familia.
Atzo konprobatu nuen asko falta zaidala hobetzeko baina gogotsu nabil.
Aurten ere leku askotan aritzea espero dut.
Atzo gure etxeko lasterketetan, taldekako erlojupekoak horrela amaitu zuen. 32 taldek lehiatu zuten antolatu genuen zirkuitu bihurrian.
Hau dibertsioa!
#LaVuelta25#LavueltaRTVE28a@lavuelta