At the intersection of human rights and art, we create on-going channels of movement and mutual interaction between artists under threat and those outside
Moving Artists-en joan-etorriko egoitza-programari esker, euskal artista askok izan dute gatazka-testuinguruetan ezagutzak eta esperientziak sortzeko, ekoizteko, ikertzeko eta eskuratzeko aukera. Ostegunean itxarongo dizugu!
Izena eman: https://t.co/O9wxE7M9LX
Billelabeitiak ikus-entzunezkoetatik, eskulturatik eta argazkigintzatik garatzen du bere praktika artistikoa, bitarteko horiek performatibitatearekin eta gorputzaren ekintzarekin zuzenean lotuz.
Ez galdu "Art Beyond Fire: arteari eta arriskuari buruzko topaketak" irailaren 27an, 18:00etatik aurrera. Ane Pikazak aurkeztuta eta Belakoren akustikoa amaiera gisa duela. 4 egun besterik ez dira geratzen!
Eman izena: https://t.co/O9wxE7M9LX
Zein da artearen funtzioa gerra garaian? Ba al du zentzurik arte-praktikak oinarrizko beharrek huts egiten dutenean? Artea erresistentzia-ekintza al da mehatxua, zentsura, jazarpena edo gatazka armatuak agertzen direnean?
Horiek dira Ixone Sádaba, Shaima Sheikh Ali (Palestina) eta Tara Abdullah (Irak) artistek jorratuko dituzten gogoetetako batzuk, "hitz egin ezin izan zuten guztiak ordezkatzen ditudanean" mahai inguruan.
"Moving Artists: artea eta erresistentzia gatazkan dauden herrialdeetan" jardunaldien barruan, Euskalduna Jauregian, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, Tara Abdullah artista egoiliarraren "I Want to Speak" soinu-instalazioaz gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek.
📅Azaroaren 27a. 18:00etan
📍Euskalduna Jauregia, Bilbo
Ideiak partekatzeko, mugak zeharkatzen dituzten ahotsak entzuteko eta artearen boterea ospatzeko eguna, historiak bizirik jarrai dezan.
Izena eman: https://t.co/O9wxE7M9LX
Bilbotik, Moving Artists kultur plataformak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Estatuko eta nazioarteko artistak eta eragileak bilduko ditu "Art Beyond Fire" ekitaldian, artea gatazka-eremuetako erresistentzia- eta askatasun-gune gisa hausnartzeko.
Gatazkan dauden herrialdeetan praktika artistikoa bultzatuko duten estatuko eta nazioarteko sareak sortzeko konpromisoan, Moving Artists proiektuak TEJArekin eta On the Move Europako mugikortasun artistiko eta kulturaleko erreferentziazko sarearekin kolaboratzen du.
Bi erakundeak "Moving Artists: artea eta erresistentzia gatazka-herrialdeetan" doako jardunaldian izango dira azaroaren 27an, Bilboko Euskalduna Jauregian, besteak beste, arteak indarkeria-testuinguruetan giza hauskortasuna nola ikusaraz dezakeen azaltzeko.
Azaroaren 27an, Euskalduna Jauregian, doako jardunaldi irekiak antolatuko ditugu Estatuko nazioarteko artistekin eta kultur eragileekin, artea erresistentzia, memoria eta eraldaketarako tresna gisa lantzeko. Zure zain gaude!
Doako sarrera.
Eman izena: https://t.co/O9wxE7LBWp
Zein da artearen funtzioa gerra garaian? Bilbotik lan eginez, Moving Artists, 2017an Ixone Sádaba artistak eta Ignacio Rodríguez abokatuak sortua, 30 artista ingururen mugikortasuna erraztu du Irak, Pakistan, Filipinak, Txile, Palestina edo Afganistan bezalako gatazka-guneetara.
Azaroaren 27an, Euskalduna Jauregiak "ART BEYOND FIRE: artea eta erresistentzia
gatazka-herrialdeetan" jardunaldiak hartuko ditu. Prince Claus Fund 2025 saria jaso duen Tara Abdulla artistak performancea eta soinu-instalazioa egingo ditu ekitaldian.