6. Farmakoak USP9X inhibitu eta Angelman sindromearen sintomatologia hobetu ahal dezake? Bide onetik goaz! Ozpin-euli ereduen sintomak hobetu ahal izan ditugu. Beraz, UBE3Aren aurkako deubikitinasak inhibitzea planteatzen dugu estrategia terapeutiko bezala.
#txiotesia6
5. WP1130 farmakoa. USP9X deubikitinasari aurre egiteko gaitasuna daukan pertsonaia bakarra. Beraren laguntzarekin USP9X menperatu, deubikitinasek sortutako kaosa gutxitu eta UBE3Ak utzitako ordena mantendu ahal izango dugu!
#txiotesia6
4. Deubikitinasak. UBE3Ak ezarritako ordenaren aurka diharduen talde handia. UBE3Aren faltan, ubikitinaren gidari bakarrak bilakatzen dira, eta hori aprobetxatuz, burmuineko kaosa areagotzen dute. Talde handi honen burua identifikatu dugu: USP9X.
#txiotesia6
3. Ubikitina. Txikia baina oso boteretsua, ukitzen duen guztia suntsitzeko gai da. Aginduak betetzeko jaio da. Baina okerreko gidarien aginduetara, arrisku handia dauka! #txiotesia6
2. UBE3A. Burmuineko superheroi zaindaria dugu. Herriaren ongizateaz arduratzen da; bera gabe, kaosa gailentzen da. Angelman sindromedun banakoen burmuinean arazo bat dugu, UBE3A ez da inondik ageri.
#txiotesia6
1. “Angelman sindromearen oinarriak argitzen, UBE3Aren aurkako funtzioa duten deubikitinasak identifikatuz”. Gure burmuinean superheroi talde bat ongizatea mantentzeaz arduratzen da; beraiei zor diegu gure osasun ona. Aurkeztu ditzagun Tesi honetako protagonistak!
#txiotesia6