Euskal Herria ez da irla bat, eta egun faxismoari zein oldarraldi erreakzionarioari aurre egiteko tresnak ditugula esaten badugu, hamarkadetan zehar herri honek aurrera eraman dituen borrokengatik da.
"Oldarraldi erreakzionarioaren aurrean alternatiba eraikitzeko unea da." Ernai faxismoaren aurkako kanpaina garatzen ari da uda honetan. Euskal gazteriari antolatzeko eta borrokatzeko deia egin du, eta irailaren 13an Donostian mobilizatzera deitu du.
✍️ @asierrobles
⛰Intxortara martxa⛰
90 urte beteko dia altxamendu faxistan aurrian Intxortan izandako erresistentzia gudutik. Gertakariak oroitziaz gain, Irailaren 13ko mobilizaziora dei ingo dogu.
Abuztuan 30ian gaztiok Intxortan bat ingou.
Gorde data!
Faxismoari ez! ❌
EH Irabaztera! 🔥
85 elkargune baino gehiago egin ditugu azken asteotan Hego Euskal Herri osoan. Ernaik bizi dugun unearen inguruan egiten duen irakurketa partekatu , gazteon arteko elkarrizketa sustatu, eta datozen hilabeteetarako esku artean ditugun erronkak plazaratu ditugu
#EHIrabaztera
Gaur 90 urte igaro dira frankisten estatu kolpetik. Espainiar gerra zibilaren ostean 40 urteko diktadura frankistari bide eman ziona.
Garaian, ez zuten lortu Euskal Herria desagerraraztea. Eta gaur, milaka gara Euskal Herriaren alde borrokan jarraitzen dugunak.
🔴⚪️🟢 GUREA EUSKAL SELEKZIOA
Igandean Euskal Herriko balkoietan euskal ikurrak jartzeko, Euskal Selekzioaren kamisetak janzteko eta telebistak itzaltzeko deia egin dute.
Inposatutako selekzioen aurrean, #GureaEuskalSelekzioa!
Gaur espainiar eta frantziar selekzioek jokatzen dute, eta berriz ere, euskal selekzioari jokatzea ukatzen diote.
Ez Espainia ezta Frantzia ere!
Gurea euskal selekzioa!
Gure ikurrak, hiri buruzagiko plazaren erdigunean. Euskal Herriaren askatasunaren aldeko oihu bat Iruñetik mundura.
Gora Euskal Herri askatuta!
Gora Sanfermin!
#EHIrabaztera
Azken egunetan oso argi ikusi dugu Hezkuntza Sistemak ez duela euskalduntzen.
Ikasleok badakigu euskarak eta Euskal Herriak estatu eta Hezkuntza Sistema propioa behar dituela.
Euskararen kontrako erasorik ez! Hezkuntza euskalduna! ✊🏼
Dei egiten diogo gazte independentista orori, bihar Euskalgintzaren @kontseilua |k dietutako euskaltzaleon martxarekin bat egitera.
Euskal herria euskalduna irabaztera!
Argi dugu Ernaiko kideok ez dugula horrelako mezurik zabaldu ezta zabalduko ere.
Hau kanpaina politiko baten baitan kokatu dezakegu, estrategia politiko zein kriminalizazio saiakera argi bat bultzatzen duena.