Honatx jarraitzaile gehien dituzten euskal influencerrak: Iban Garcia, Ibai Llanos, Sara Bace, Twin Melody, SantoBelen, Verdelis.
Erreferentzia gutxi inguruan, umezurtz. Buelta ematea dagokigu.
Mundiala amaitu da eta nire kezka da: zertaz hitz egingo du hemendik aurrera Gasteizko alkate andreak? Berriro isilik geratuko da, inor ez ohartzeko ez dakiela ezertaz?
Hauek ere ondorioak dira. Faxismoaren erreferentea bilakatzen zara, zure aurpegia Hitlerrenarengatik ordezkatzen dute, eta frankismoaren oihuekin goratzen zaituzte.
Azalpen honekin hobeto ulertzen da:
EH Bilduren Iruñeko udal-taldeak ez du babesten igandean pantaila erraldoiak jartzeko erabakia.
Gehiengo munizipalak hartu du erabaki hori: 17 boto (UPN, PSN, PP, C-Z) vs 10 boto (EH Bildu, GB).
Horri «indar korrelazioa» deitzen zaio. 👇🏼
🔴⚪️🟢 GUREA EUSKAL SELEKZIOA
Igandean Euskal Herriko balkoietan euskal ikurrak jartzeko, Euskal Selekzioaren kamisetak janzteko eta telebistak itzaltzeko deia egin dute.
Inposatutako selekzioen aurrean, #GureaEuskalSelekzioa!
Euskal selekzioaren aldeko giza kate bat egingo dute asteartean Irun eta Hendaia artean. Zazpi Baietz, Gu ere Bai! eta Gure Esku mugimenduek egin dute deialdia: «Gure selekzioa, emakumezkoena zein gizonezkoena, kirol guztietan modu ofizialean lehia dadin… https://t.co/kjyhBc2SQm
Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren aldeko aldarrikapena Euskal Herri luze zabalean hedatzen ari da. Gernikako gazte abertzaleek egindako kromo hauek helarazi dizkidate.
Mila esker euskal gazteria, askapen prozesu nazionalari egunero egiten diozuen ekarpen ezinbestekoagatik.
Asko hitz egin da azken asteotan euskararen kontrako oldarraldiaz.
Gaur @eajpnvaraba|k erabaki du, PPren aginduz, gure hizkuntza baztertzea herrien nomenklaturari dagokionean.
Atzera pauso kezkagarria.