Pasarte honetan, Jesuk erakusten du zer den benetako sendatzea: ez soilik gorputza altxatzea, baizik eta gizarteak baztertu duen pertsona berriz ere pertsona oso bihurtzea.
https://t.co/6SFG7Mhj1t
Bat-batean zail egiten zaigu asmatzea, pentsatzea gure mundu-ikuskerarako bitxi samarra den pasarte honen bidez zer izan daitekeen komunikatu nahi digutena.
https://t.co/JqjGQTuLM1
Bagabiltza bizitzan nabigatzen, gure/nire gogo, gurari, desio, eta abar ipar, frustrazio, ezin, zailtasun, nahigabe… lagun. Baina ba al dakigu benetan zer den bizitzan behar duguna?
https://t.co/dzJrhScvMr
Zorionekoa Simon benetazko ororen agerpen den eta ezerrekin identifikatzen eta agortzen ez den Abbak horixe agertu diolako! Gure Simon entusiasmatua (=Jainkoak barrua hartua, enthousiasmós)! Bejondeigula!
https://t.co/TvqURECXWz
Ondoren, Jainkoa gure sustraietan dagoelarik, mundura ateratzeko, aita-amak Jainkoaren begiradaz ikus ahal izateko; lagun hurkoari Jainkoaren errukia eta bakea zabaltzeko.https://t.co/Reu5eyIkIS
Eta guzti hau zertarako? Pedroren amaginarrebak erakusten digu: “emakumea jaiki eta zerbitzatzen hasi zitzaien”. Gu ere, askatuak sentiturik, maitasunak bultzaturik jaiki eta izan gaitezen osasun bide, ehuntariaren antzera, zerbitzari bihurtuz.https://t.co/31nprdKloT
“Nahi du, izan zaitez garbi”. Lehen eta orain Jaunaren nahia berdina da, gu ere garbitzea; egia da guk berarekin bat egiteko gonbidapena jasotzen dugula, eta legenardunak egin zuen bezala, guri dagokigula hurbiltzea.https://t.co/LOnblfnrFq
Elizkizunetan parte har dezakegu, elkartearekin otoitz egin, Jainkoari gure begirada samurrenarekin begiratu, baina ondoren bere esana eta egitea jarraitzen ez badugu, non ari gara etxea eraikitzen, harkaitz edo hondar gainean?https://t.co/pRfR1vJoqm
Gu ere berritzera gonbidatuak gaude; inguruko bazterrak aztertu eta aldi berean, gure mingaina askatuz, Jainkoaren bide berriak irekiz, munduari itxaropenezko eta konfiantzazko bideak eskaintzera gonbidatuak gaude.https://t.co/LaE0y608pR
Ate estua bai, zaila egiten zaigulako gure nahiak baztertzea; bizitzan lotura asko baititugu, eta lotura horietatik askatzea zaila egiten baitzaigu. Eta kontraesana dirudien arren, lotura bada ere, zein erraza den ate zabal hauetatik igarotzea.https://t.co/j1mF88jdac
Jesusek guk ditugun habeak aztertzera gonbidatzen gaitu; helburua gure begirada garbitzea da. Horrela gure begirada maitasunez eta errukiz beterikoa izango da, aurrean duguna ulertzera eramango gaituen begirada. Honek garbitu eta argituko du gure begirada.https://t.co/hgJFe4cgda
Egunerokoan mugitzen gaituzten balio, presa edo elkarrizketetan, ez da batzuetan guztiz errespetatzen Jesusen edo Elizaren aldeko postura esplizitoak agertzea. Eta honek isilarazi gaitzake.https://t.co/dgRryCQ8Co
Zein ederra den irakurtzea Jainkoaren kreazioaren edertasuna eta perfekzioa, eta haren gainetik, gu gaudela jakitea. Jainkoaren lehentasun gu gara. Eta hortik datorkigu gonbidapena gure indarra eta ardatza Jainkoarengan jartzeko.https://t.co/PA4uku9hA1
Gure begirada ere nahi gabe zenbait gauzetara ohitzen den bezala, gure bizitzan astiro-astiro ondasunen edo faltsuak diren jainkoen menpean jartzen gara gure justifikazioak bilatuz.https://t.co/GdGUkU1Zge
Zintzotasuna eskatzen digu Jesusek Aitarekin dugun elkarrizketan, Bera eta gutako bakoitzaren artean. Ez dago beste inor harreman horretaz konturatu edo sartu behar denik, zuzena izan behar da.https://t.co/kI8MdOdAfg
Hasierako kristau komunitateek otoitz berriak eta Jainkoa izendatzeko izen berriak asmatu bazituzten, gaurko kristau belaunaldiek jarduera berbera egin dezakete testuinguru kultural berrian eta, tradizioaren baimenaz, ispilu-jokoari jarraitu.
Luzio Uriarte
https://t.co/mbnX62sa7i
Jesusek eskainitako hitzetan pixkat haratago joateko eskatzen digu: besteen alde egindako sakrifizio edo eskaintzek sorrarazi ditzaketen ondorioak, nekea esate baterako, ezkutatu.https://t.co/5UWlfPNtZA
Utz ditzagun alde batera aitzaki hartuta besteekiko ditugun desberdintasunak elkarri mina emateko eta amets egin dezagun elkarrekin gu denok batzen gaituenari begira.
https://t.co/JMVbNTU1u4
Hau bai dela benetazko iraultza, maitasunarena, enpatiarena, bestearen argiak eta neronen itzalak begiratzera eramaten nauen iraultza.https://t.co/WokCbDAbP9