Donostiako @K_Xilda.n izan zen aurkezpena @IbanZ.ren eskutik @Literaktum jaialdiaren barruan, eta Drakulic bertan egon izana pozgarria izan zen oso.
Mila esker Amaia Apalauzari itzulpenagatik.
Zenbat dioen ipuin batek ipuin ona denean.
(Sergi Pàmies-en 'Zeta naturala ehuneko ehunean', Gerardo Markuletak itzulita, @pasazaite-ko 'Hobe kontatzen ez badidazu' antologian)
Soniexkaren ale guztiak saldu dira, nahiz eta ez den ale gehiago argitaratuko liburudenda batzuetan gelditzen dira azken batzuk.
Mila esker irakurtzeagatik.
“Gaudi ez zitzaion batere gustatu... Gaur bertan ere, mende laurden bat geroago, zehazki ikusten zituen bere aurrean eraikin bitxi haiek, landarezkoak osorik, artifizialak erabat, egia itxurarik gabeak...”
Soniexka - Ludmila Ulitskaia
@pasazaite
Eta "Soniexka"-z, zer esan: aipatu ziren eleberriaren dentsitatea (baina aldi berean duen ipuin tradizionalaren eitea), pertsonaia nagusiaren izaera, maitasunezko istorio atipikoa, SESBeko 1941-1958 arteko historia latza nola txirikordatzen den pertsonaien bizitzekin... Gozamena.
Atzo asko ikasi genuen @GastIraKluba-n Josu Zabaleta itzultzailearekin, Ludmila Ulitskaiaren "Soniexka" eleberriaz (@pasazaite 2022), literatura errusiar garaikideaz, eta euskararako itzulpengintzaz oro har. Eskerrak baino ezin dizkiogu eman.
Ostegun honetan,@GastIraKluba-n, Ludmila Ulitskaiaren "Soniexka" eleberri labur zoragarria izango dugu eztabaidagai (@pasazaite 2022). Ohi bezala 19:30etan, @BiblioAldecoa-n. Josu Zabaleta itzultzailea gurekin izango da.
Azaroaren 23an, ostegunean, Liudmila Ulitskaia idazle errusiarraren "Soniexka" eleberri laburra (@pasazaite 2022) izango dugu aztergai Gasteizko Irakurle Klubean. Ohi bezala, @BiblioAldecoa-n, 19:30tan. https://t.co/eH4tT72uTF
“Hobe kontatzen ez badidazu”
Orain irakurri dut, duela urte batzuk @AritzGalarraga-k aukeratu eta editatu, eta Gerardo Markuletak itzulitako katalanezko ipuingintza garaikidearen antologia eder hau: @QuimMonzo, Imma Monsó, @sergipamies@EmparMoliner eta @FrancescSeres.
Hurrengo astean liburuen banaketarekin hasiko gara.
Aurreko liburuen ale batzuk oraindik geratzen zaizkigu, aprobetxatu, ez dugu edizio berririk argitaratuko eta.