Mundua hankaz gora dago: erreakzioa eta faxismoa gora egiten ari dira. Euskal Herrian, faxismoari aurre egin ez ezik, herri honen askatasunerantz urratsak emateko garaia da, hori baita hemen faxismoari aurre egiteko modu bakarra.
Irailaren 13a · Donostia
Mobilizazio nazionala.
Argi dugu Ernaiko kideok ez dugula horrelako mezurik zabaldu ezta zabalduko ere.
Hau kanpaina politiko baten baitan kokatu dezakegu, estrategia politiko zein kriminalizazio saiakera argi bat bultzatzen duena.
Ernai Gasteiztik salatzen dugu goizean Ertzaintzak eta Espainiar poliziak URSSAko eta EGAko fabrikan aurrera eramandako neurri gabeko polizia-dispositiboa.
Xenofobia, klasismoa eta faxismoa bultzatzen duten operazioen aurrean, elkartasuna eta bizitza duinak!
Ernai Gasteizko kide diren Peio eta Ixonek Ernairen IV. Kongresuko gako batzuk ezagutarazi dituzte Hala Bedin egindako elkarrizketan.
Ikusi osorik @halabedi|ren Youtubeko kanalean!
Ernai gazte antolakundeak bere IV. kongresu amaierako ekitaldia egin zuen Bergaran maiatzaren 9an. Honen harira, Ernaiko bi kiderekin hitz egin dugu kongresuan ateratako ondorioen zein hemendik aurrera eman beharreko pausoen inguruan.
https://t.co/fJ3Plt0w7i
IV. Kongresuari bukaera eman genion atzo Bergaran.
Ernai, gazte ororentzat tresna eta helduleku izango da. Garaiak eskatzen duen tresna eraginkorra.
Goazen lanera. Goazen borrokara!✊🏻
GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA
Gaur, urtebeteko prozesuaren ostean, amaiera eman diogu Ernairen IV. kongresuari Bergaran.
Kongresuan, Ernai bi konpromisotan berretsi da. Batetik, Euskal Herriarekiko dugun konpromisoan, gure herriaren askatasunaren alde bultza egiten jarraituko dugu!
Al PP no le gusta el euskera, eso ya lo sabíamos. Pero, su verdadero problema es que no le gusta la ciudad en la que vive.
EH Bildun, aldiz, Gasteizko kaleetan ikusten dugunak poztu eta harrotzen gaitu.
Bi aste baino ez dira falta Gasteizko kaleak independentziaren aldeko danbor hotsez betetzeko!
Aurten ere egitarau berezia antolatu dugu. Animatu, zuretzat danborra prest dugu eta! 🥁🔥
4.000 gazte independentista baino gehiago batu gara Abadiñoko Gazte Topagunean.
Euskal Herria aske, sozialista, feminista eta euskalduna irabaziko dugu!
Gora Euskal Herria askatuta!
Gora Euskal Gazteria!
Osorik ikusteko:
https://t.co/wZigHFQUB4
Zorionak euskal gazteria independentistari!
Milaka kide elkartu gara Abadiñotik esperantza oihu kolektibo bat egiteko: independentzia!✊🏻
Jarrai dezagun biharra izaten eta gozatu gaua!❤️🔥
Atzo Gasteizko kaleak euskararen aldeko aldarriz bete ziren eta gazteok argi adierazi genuen euskarak independentzia behar duela.
Datorren astean independentziaren aldeko ohiu ozena zabalduko dugu Abadiñoko Gazte Topagunean!
Gazte independentistok euskara gara!
Apirilaren 2tik 5era zu bezalako milaka gazte independentista elkartuko gara Abadiñon.
Zeren zain zaude?
Animatu zu ere Abadiño aldarri independentistaz betetzera!🔥✊🏻
Gaur gazte independentistok memoria eta borroka aldarrikatu dugu beste urte batez.
Gure borroka ez da hemen bukatzen eta hurrengo asteetan lanean jarraituko dugu. Martxoaren 17an ikasgelak eta lantokiak hustuko ditugu.
GAZTE ANTOLAKUNTAZ BORROKAK DARRAI!
Gaur milaka gazte kalera atera gara eta ozen oihukatu dugu herri honek ez duela barkatzen eta borrokatzeko prest gaudela.
Gora martxoaren 3a!
Gora Gazte Blokea!
Gazteok memoria eta borroka.
Martxoaren 3an, 50 urte beteko dira Gasteizko sarraskitik. Duela 50 urte askapen sozial eta nazionalaren aldeko ate bat ireki zen Euskal Herrian.
50 urte beranduago, gazteok lehen lerroan jarraitzen dugu lanean.
Hemen da!❤️🔥
Apirilaren 2tik 5era eskaintza zabala izango dugu Abadiñoko kaleetan.
Egin dezagun lau egunez Abadiño gazte independentiston etxe!
Adi ibili eta erosi zure bonoa:
https://t.co/3QEcnkuOjp