Soraluzen, barikuan egingo dute 2025eko lehen odol ateratzea. Bihartik, eguaztena, hartu ahal izango da txanda. Bihar eta etzi https://t.co/ysONWcPnVX webgunean, eta barikuan, goizez, telefonoz deituta: 943 00 78 85. https://t.co/N0HVIkRvGh @DonanteSangrEus
Avanza enpresako ordezkariek zenbait eskaintza egin eta langileek eskatutako zenbait puntu onartu dituzte. Gaur, horien berri emango diete langileei eta galdetuko diete ea onartzen dituzten ala datozen egunotako grebarekin segituko duten. https://t.co/2rf9sZ9LaD
Barruan, sarrera nagusi berria, zuzendaritza-gela eta jantokirako eskailera berriak eraikitzen ari dira. Kanpoan, berriz, patioraino ailegatuko den igogailua. https://t.co/91kXeBmKEO
3 metro zabal zen eta bazirudien ez zela pasako. Ikusgarria izan da Gorka Serrano eskabadora-gidariaren eta haren lankideen abilezia eskabadora gidatzeko. https://t.co/VqMgTZdfjQ
Urtarrilaren 29an, soraluzetar batek Eibarko epaitegian deklaratu beharko du, “atentatu eta desobedientzia larria” egin izanaz akusatuta. https://t.co/XnJ445Buuv
(BIDEOA) Urte luzez sortuta zuen obra argitara atera du estreinakoz Alberto Ramirez artistak, 'Lerro infinituak'. "Lan hauei arnasaldiak deitzen diet, nire bizitza zorabiagarrian parada egitean ateratzen ditudan momentuak, arnasaldiak", esan zuen. https://t.co/IwVTwmpNWk
Sarek mobilizazio jendetsua eta plurala aurreikusi du zapaturako. Soraluzetik joango den autobusa ia beteta dago. https://t.co/jMS9lTCrc1 @sare_herritarra@saresoraluze
Atzo iluntzean, 70 bat herritar elkartu ziren Plaza Berrian, urtarrilaren 3an Barakaldon 84 urteko emakume bat hil zutela salatzeko. https://t.co/KST3OidjWv
Avanza enpresako ordezkariak ez dira Langileen Batzordearekin harremanetan jarri eta egoera aldatzen ez bada, urtarrilean greba gehiago egingo dituzte. https://t.co/8P39TUKY78 @ELASindikatua@LABsindikatua@UGT_Euskadi
(EGUNERAKETA) Arratsaldera arte itxita segituko du AP8 autobideak bi noranzkoetan. Zirkulazioa N-634 errepidetik desbideratzen ari dira eta auto ilara luzeak sortzen ari dira. https://t.co/2hIX1RVxmN
08:00etan, kamioi batek istripua izan du Itziarko tunelaren irteeran, kerosenoa zeraman zisterna-kamioia da eta irauli egin da. Itxita dago autobidea. https://t.co/2hIX1RVxmN
75 bat herritar elkartu dira euskal presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea eskatzeko, oraindik indarrean dauden salbuespeneko neurrien eta legeen amaiera eskatzeaz bat. https://t.co/SVTr0IV7oO @saresoraluze@sare_herritarra
(BIDEOA eta ARGAZKIAK) San Silvestre lasterketako partaide gehienek jantzi dute mozorroren bat eta umoretsu hasi eta bukatu dituzte erdiguneari eman beharreko bost bueltak, 4 km. https://t.co/clZy6QpLP8
Bihar elkarretaratzea deitu du @saresoraluze-k, 19:30ean Plaza Berrian. Besteak beste, aldarrikatuko dute "gatazkak utzitako ondorioekin amaitzea premiazkoa" dela. @sare_herritarra https://t.co/Zs0iNHu4gp
(BIDEOA) Olentzerok Mesedeetako egoitzako egoiliarrendako opariak ere partitu zituen eta haiek pozik eta eskerronez hartu zituzten ikazkinaren erregaluak .https://t.co/LrianYWAv7
(ARGAZKI ALBUMA) Gaur eguerdian, Olentzero eta Mari Domingi Araneko kiroldegira jaitsi dira; frontoia lepo bete duten soraluzetarrek harrera egin ondoren, umeen gutunak batu dituzte, haien zorionerako. https://t.co/E2f7eB5Ibo