@martin_kitto @Exprai Ea, itzul nadin tarte batez, itzulpenaren kontura. Ez dut uste datu hori egia denik, izan ere, liburuan bospasei aldiz aipatzen da "A Clockwork Orange" (filmean behin ere ez). Egia da Burgess idazleak malaysierako "Orang" ezagutu eta kontuan hartu zuela, baina "Orange" jarri zuen
AUSARDIA
Ausardia kapela garestia da.
Horregatik gordetzen dut paparreko armairuan.
Egunero jantzi behar da pixka batean,
sitsak jan ez dezan.
Ia gardena denez, ez zait segituan ikusten,
baina hor daramat eraman, burura itsatsita.
"Begiak zerumugan" M.A. Meabe
Il.:Laura Perez
Atzo 21 urteko gazte afganiar bat sastatuta hil zen #Moria-n.
Poliziaren arabera, hiru erasotzaileetako bat atxilotu dute dagoeneko, soilik 19 urtekoa.
Esparruan uztailean sastatuta hil den bigarren pertsona da.
Badira udan
arratsalde batzuk non plazak ere hutsik dauden, erortzear den
eguzkipean zabalik...
Merezi al du bakarrik egoteak, gero eta bakartuago egote aldera?
Soilik inguruan ibiliz, hutsik daude
plazak eta kaleak
C.Pavese & @sartuda
Izurri garaian bakarrik gabiltzanon dilema
Lithium (Nirvana)
Oso pozik nago, izan ere,
ene lagunak topatu ditut gaur,
ene buruan daudenak.
Oso itsusia naiz, baina ondo dago hori,
izan ere, halakoxea zara zu ere.
Hautsi egin ditugu gure ispiluak.
Igande goiza da egunero,
ardura dudanez gero.
paper gordin horien kontrako
garaipen pirriko bat
ai, ai,
hil ala biziko duelako.
"Euskarri egokia", Josu Goikoetxea [a.k.a. @josu_goiko]
(Zer luzea negu hau, 2018)
Moleskine bat eman zioten opari,
harroa, berariazkoa, neurrikoa,
azal beltz izurtsuduna, fina,
ai,
baina txinoetako koaderno lakarretan
idazten jarraitzen du,
agian apaltasunez,
ai,
poemak ez dituelako fintzat,
agian harrokeriaz,
ai,