Ondo lotuta utzi zutena askatzeko garaia da. Herri hau askatzera lotu garenon garaia da. Gure garaia da.
Ezin izan zenuten, ezin duzue eta ezin izango duzue.
Gora Euskal Herria askatuta!✊🏼
Sahatsa Jauregirena da irailaren 27ko karteleko obra.
«Egiten ari nintzela ikusi nuen izan zezakeela itzulpen bat giza gorputzarekin harremanean, eta hor etorriko da bigarren partea, irailaren 27an ikusiko dena Anaitasunan»
📰Elkarrizketa osorik: https://t.co/KPJvZFDpKK
Kurdistango lagunei aitortza eta elkartasun ekitaldia egin diegu 8. Nazio Konferentzian.
Mila esker urte hauetan guztietan Euskal Herriaren lagun izateagatik. Elkartasuna da herrien arteko samurtasuna🤝🏼
Gora herriak!
Biji Kurdistan!✊🏼
Herri bat, bere etorkizun politikoa erabakitzearen alde.
Herri bat, aske eta berdinen lurralde baten alde.
Herri bat, herri libre baten alde.
Herritarron garaia da.
#HerriLibreBat
🧭 Gaur egin dugu Ideien Faktoria hitzaldi zikloko azkena. Elena Beloki izan dugu gure artean mundu mailako tendentziak Euskal Herritik aztertzeko. Ederra benetan!
Egoerari aurre egiteko ekarpenik handiena, Euskal Errepublika eskuratzea. Beraz, larunbat honetan denok Bilbora! 🫀
Gu ez gara ez espainolak, ez frantsesak. Gu euskaldunak gara, nazioa gara, eta nazio orori bezala, gure etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea zor zaigu.
🖐🏼Larunbatean @gure_esku|k Bilbon egingo duen mobilizazio nazionalera bertaratzeko deia luzatzen dugu.
#HerriLibreBat
🧭 Ideien faktoria zikloko azken hitzaldia egingo dugu asteazkenean. Elena Beloki, Sortuko nazioarteko arduraduna izango dugu Landaren mundu mailako tendentzien eta gertakarien inguruan solasean.
📝Ekainak 4 I 19.00 I Landaren
☄Ekainaren 27-28an Sorturen 8. Nazio Konferentzian elkartuko gara, Abadiñon.
Ikasturte politikoa itxi eta datorrenari begira jartzeko elkargunea izango da Nazio Batzarra. Ostiralean @IratzarFundaz|en solasaldi eskaintza ere izango dugu.
🔗Eman izena: https://t.co/Y9hIZNUDR9
🧭 IDEIEN FAKTORIA
Gaur izan dugu hitzaldi zikloko bigarrena. Xabi Iraolak ederki kokatu dizkigu euskalduntze prozesuaren gaur egungo erronkak eta herri gisa ditugun aukerak mahai gaineratu dizkigu.
Mila esker!
🚩Sozialismora bidean, askatzera lotuak
Euskal Herrian bai; bestelako eredu ekonomiko eta soziala posible da. Etorkizuna hitzez eta ekintzez eraikitzen delako, egunez egun etorkizuneko Euskal Estatu sozialista eta feminista eraikitzen segiko dugu.
Gora Maiatzaren lehena!✊🏽
🧭 IDEIEN FAKTORIA
Gaur izan dugu zikloko lehenengo saioa. Euskal Matxinada liburuan jasotzen diren irakurketa politikoak ekarri dizkigu Oreretara Andoni Olariagak.
Mila esker!
Ideien faktoria hitzaldi zikloko lehena asteazkenean. 🧭 Andoni Olariaga filosofo eta Iratzar Fundazioko kidearen Euskal Matxinada liburuaren aurkezpena.
📝 Apirilak 2 | 19.00 | Landare
Badatoor IDEIEN FAKTORIA 🧭🧶📝
Apiriletik ekainera bitarte hitzaldi ziklo txiki bat antolatu dugu Oreretako Sortutik. Gai ezberdinak lantzeko luxuzko kideak izango ditugu Landaren datozen hilabeteotan.
Animatu eta zabaldu!
❌Espainiako eta Frantziako lege arrazistarik ez! Burujabetza behar dugu!
Atzerritarrentzako Bilboko Bulegora igo gara migrazio politikak salatzeko. Herritartasun eta migrazio politika propioak egiteko eskumenak behar ditugu, burujabetza behar dugu.
🔗https://t.co/FHslSkVlsU
FAXISMOAREN KONTRA, AUSARDIA ETA ALIANTZA FEMINISTAK!
Iristear da M8a eta urtez urte, gehiago dira kalera ateratzeko ditugun arrazoiak.Beraz, har ditzagun kaleak eta oihukatu dezagun ozen nazkatuta gaudela. Segi dezagun aliantzak eraikitzen oldarraldiz beteriko garai hauetan!!