Atzo, Xoxolur Mendi Taldeak antolatu zuen martxa neurtuan parte hartu genuen @OreretaIkastola’ko 38 haurrekin. 7,5km-ko ibilbidea egin eta gero, lekukoarekin iritsi ginen bukaerara.
Martxoaren 8an, igandea, antolatu dugun aurtengo Ipar Martxaren hirugarren irteeraren berri eman nahi dizuegu.
Informazio guztia:
https://t.co/V461eVdcMs
Otsailaren 28an, haurrentzat iraupen eski ikastaroa eta irteera antolatu dugu Somporteko eski estazioan. Irteera ordua 6:00etan izango da eta 20:00ak aldera itzuliko gara.
Informazio osoa:
https://t.co/6RBCHQcyE1
Kaixo!
Otsailaren 19an, osteguna, arratsaldeko 19:30ean elkartearen egoitzan Carlos Bayón bazkideak, Mari Mar López bazkidearen laguntzarekin "Santander Mediterraneoko Bide Naturala" izeneko argazki emanaldia emango du.
Otsailaren 19an, arratsaldeko 19:30etatik 20:30ra, eskiak mantentzeko eta argizaria emateko ikastaro bat egingo da.
Ikastaroa doakoa da bazkideentzat eta gainerakoentzat 10€ko kostua du.
IZEN EMATE INPRIMAKIA
https://t.co/X4N27X6Ka2
Otsailaren 21ean, Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Oarsoaldeko itzuliaren 2. etapa antolatuko du, Desnibel handia pixka bat murrizteko etaparen noranzkoa aldatu dugu.
Informazio osoa:
https://t.co/asO7mHYjxh
Gipuzkoako Kostako ibilbidea jarraituz, Itziar eta Olatz auzoa lotzen dituzten 11,40 kilometroak egin ditugu @OreretaIkastola’ko haur, guraso eta Urdaburuko begiralek, guztira 66 pertsona izan dira parte hartu dutenak.
Otsailaren 8an, igandea, antolatu dugun aurtengo Ipar Martxaren bigarren irteeraren berri eman nahi dizuegu.
Itxas-buru sagardotegian bazkari bat antolatu dugunez (soilik nahi dutenentzat), hona hemen zehaztasunak:
https://t.co/HwIJmr9vLi
Landarbaso Trail-en VI.edizioa badator. Sare sozialetan aurreratu dugun bezala, 2026eko maiatzaren 3an jantzi beharko dituzue berriz ere zapatilak.
Mezu honekin jakinarazten dizuegu urtarrilaren 26an goizeko 12:00etan zabalduko dela aurtengo ediziorako izen ematea.
Urtarrilaren 22an, arratsaldeko 19:30ean Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan , Jon Unzueta bazkideak, "Pakistan, Zeruko Erreinua" izeneko argazki emanaldia emango du. Proiekzioa, Himalaian, Elizondo (Amaia) eta Rufirekin batera egindako trekkingari dagokio.
Otsailaren 7an, haurrentzat iraupen eski ikastaroa eta irteera antolatu dugu Somporteko eski estazioan. Irteera ordua 6:00etan izango da eta 20:00ak aldera itzuliko gara. 2010tik 2016era arte jaiotako haurrek parte hartu dezakete.
Informazioa:
https://t.co/WcH19XkTYX