Hauxe da egoera: faxismoaren erabateko inpunitatea eta antifaxisten aurkako sorgin- ehiza.
Hemen zigortzen ari direna zera da: Nucleo Nacional erakunde naziaren aurka jo izana. Gogoratu dezagun NNek Hitlerren apologia egiten duela eta Ukrainan armekin entrenatzen ibili direla.
⚠️ [EGUNERAKETA]
Badirudi gutxienez zortzi direla atxilotuak
Operazio polizialean, hainbat atxiloturen etxeetako ateak behera bota ditu Poliziak, eta miaketei ekin diete. Sumarioa "modu zorrotzean" dago sekretupean
https://t.co/Es0IHvYMj2
Vocentoko españolistak, eta beste hainbat sektore, ari dira terrenoa prestatzen, lan-eskakizunei bezala orain D ereduari erasotzeko.
Presazkoa da borrokarako prestatzea eta kalitatezko murgiltze-eredu inklusiboaren alde egitea holakoei zirrikiturik ez uzteko.
Inperialismoaren, langileon pobretzearen eta autoritarismoaren agenda onartzen duten alderdien aurrean, sozialismoaren aldeko hautua egiten dugu.
Beste ikasturte batez faxismoari eta autoritarismoari aurre egiteko bidea hori dela erakustera gatoz.
Batu borrokara!
📹👇🏻
🚩 Iruñean mobilizatuko gara bihar gerra inperialistaren aurka!
NATO desegin, sionismoa suntsitu!
🕕12:30
📍Zezen Plazatik.
Maiatzaren Lehenean, denok Iruñera!
⚠️⚠️⚠️ADI⚠️⚠️⚠️
Fuera Okupas enpresa faxistako 4 pertsona agertu dira Arteagan, posible da etxeren bat etxegabetzen egotea inguruko edozein herritan.
Adi ibili! Faxismoari aurre egin.
🚩Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka gazte langileok borrokara!
Estatu autoritarioari Estatu Sozialista kontrajarri behar zaio, antolakunde komunista handiak eta langileon euste-horma eraikita.
Bide horretan jarraituko dugu lanean.
Urtarrilaren 31n Bilbon eta Iruñean manifestazioak egingo ditugu.
Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka gazte langileok kaleak hartuko ditugu.
📍Bilbon 18:00etan Jesusen Bihotza Plazatik
📍Iruñean 18:30ean Erorien Monumentutik
#U31Mobilizatu
⚠️ Netanyahuk Gaza irmoki erasotzeko agindua eman du.
Inoiz baino gehiago Israelen desegitearen mezua kaleetan zabaltzen eta genoziden konplize diren mendebaldeko agintariak seinalatzen jarraitu behar dugu.
Palestina askatzeko ISRAEL DESEGIN!
🏥 Zer gertatzen ari da Busturialdean osasungintzarekin?
Azken aste hauetan bereziki kezkagarria da eskualdean dagoen egoera: osasun zerbitzuen gabezia, larrialdi-zerbitzuen itxiera mahaigainean etab. Honetaz eta gehiagotaz arituko gara uztailaren 7an 18:00etan Astran (Gernikan)
✍️ Makroproiektuari buruzko entzute edo parte-hartze prozesuaren harira
"Horren ordez, prozesu parte-hartzailea aldez aurretik hartutako erabakiak legitimizatzeko tramite huts bilakatzen da"
https://t.co/NmMXlGNQjd
Beste entrenatzaile bat salatu dute Gernikan, adingabe bati sexu abusua egiteagatik.
Urte bete pasa da saskibaloiko entrenatzailearen kasua argira irten zela. Urte bete beranduago, futboleko nesken talde bateko entrenatzaileak egindako eraso bat salatu da.
✍️ Kostaldearen kudeaketaren transferentzia dela eta
“Lehentasuna ez da eskualdearen ongizatea, baizik eta ehunka milioi euroko inbertsioa ekarriko duen proiektua gauzatzea, gobernu zentralaren eta euskal instituzioen babesarekin.”
https://t.co/V6vNcjCwGI
Azken hilabeteetan mezu arrazista eta faxistak hedatzen ari dira alderdi politiko ultra-eskuindar, masa komunikabide eta sare sozialetako erreferente ugari.
Etorkinak kriminalizatu ordez, gizarte berri baten eraikuntzan aliatu gisa behar ditugu.
Ez gaitezen etsaiz nahastu.
Pablo Gonzalez, gure eskualdeko kazetaria, ia bi urte t’erdiren ostean aske geratu da.
NATOren aurkako eta informatzeko eskubidearen aldeko borroka ez da eten!
#FreePablo
Gernikeko Jaixetan be atara GUGGENHEIMen kontrako aldarrixe kalera!
👕 KAMISETAK 10€ | Estuek/zabalak
Abuztuen 5eko astetik aurrera eskuragarri Katu, Aterpe eta Ipar tabernatan, sare sozialatan eta [email protected].
📩 Egin zure erreserba mezu pribatuz edo korreoz