🗞️AKTUALITATEA I Luka Remiro beratarra Israelgo Armadak bahitu duen Global Sumud flotillako 'Elengi' ontzian zihoan.
Astelehenean Hegoa Bengoa baztandarra ere bahitu zuen Israelek, legez kanpo, Zipre inguruko nazioarteko uretan.
https://t.co/pWsHQf2VH3
🗞️AKTUALITATEA I Hendaiako erretentzio zentroan gero eta pertsona gutxiago baina egonaldi luzeagoak.
La Cimade elkarteak Darmanin legearen ondorioak ere salatu ditu.
https://t.co/DgN1jlE9eK
🎙️ ELKARRIZKETA | Xan Berterretche, medikua
«Gaur egun zaila da euskaraz artatua izatea, ez baita deus plantan horren bermatzeko»
🔊 https://t.co/hBi4sefF4P
Gehiengo osoarekin, Mathieu Elgoyhen hautatu dute Hiriburuko auzapez. Alain Iriarten tokia hartuko du, hau Euskal Hirigune Elkargoko presidente izendatua izan ondoren.
#Hiriburu
Peio Dufau Frantziako Asanblean gerra zikinari buruz, terrorismoaren kontrako borrokaren izenean Frantziak egin dituenei buruz. «Euskal militanteak hilak izan dira, eta inoiz ez da justiziarik egin».
Milesker @PeioDUFAU!
⚾️ Berezkoen A eta B mailetako txapelketak aurkeztu dituzte Frantziako Pilota Federazioak eta Esku Pilotak. Hiruko bi multzo izanen dira maila bakoitzean. Lehen biak finalerdietarako sailkatuko dira. Luis Sanchezen itzulera izanen da.
Un grand merci à @UJSFoff et @fdj_united pour l'accueil, le prix et la mise en lumière de ce singulier club d'Emak Hor. L'article est à retrouver sur le lien dans le post, avec tous les autres sujets et photos des confrères plébiscités 👇
🗳️2026ko herriko bozen karietara, Baionako hautagaiekin eztabaida publikoa antolatzen dugu Gure Irratiak eta Euskal Irratiek
📌Baionako Kupela sagardotegian, otsailaren 10ean 19:30ean
🗣️@jcl_iriart, Iker Etxepare eta @joseba__e|rekin
⚫️ Jean Fagoaga Sarako auzapez izandakoa zendu da gaur, 97 urterekin. Medikua, pilotaria, kultur arloko eragilea, Gure Irratian 2020an harekin mintzatu ziren, 1970. hamarkadan izandako auzapez aldiaz, baita bere oroitzapenez ere.
🔊 https://t.co/G1oHKNsalv
#Xilaba Bertsolari Txapelketako finala aurkeztu dute goiz honetan Donibane Lohitzunen.
Bertan eginen da finala, Donibane Lohitzuneko Jai Alaian, Urtarrilaren 31n.
Maialen Hiribarren itsasuarra izanen da txapel emailea.
@euskalirratiak
🗞️ AKTUALITATEA | Dermatosi nodular kutsakorra: 'LIBRe' kolektiboak aukera librea galdegiten du behien txertaketan
Txertoari buruzko informazio eskasa dela diote eta kontsumitzaileek zer jaten duten jakin behar dute.
https://t.co/lPlRxNoP2D
🗞️ AKTUALITATEA | Etxe multzo berri bat eraikiko dute Lekornen, biztanleek herrian bizitzeko parada ukan dezaten
Proiektuaren lehen fasean bederatzi etxebizitzako multzo bat eraikiko dute.
https://t.co/g5dXQP3DEx
⚾️ Laugarren aldiz eraman du Donibane Garaziko Super Prestige lehiaketa Peio Larraldek. 40-29 nagusitu zaio @Battitta_D ri. Itsasuarrak ezin izan du bere zazpigarren txapela jantzi hirugarren aldiz Larralderen aurka finala galdu ondotik