Egun hauetako Alarma gorria egoeragatik eta muturreko beroagatik, udako solstizioko suak piztea DEBEKATUTA udalerri osoan. Herriko plazako Alamartxo gauaren ekitaldi kontrolatua bakarrik baimenduko da, eta 22:30ak aldera piztuko da bertan sua. Zentzuz jokatu!
BERTSO GARBITZAILEA
Bertsoa, antzerkia eta umorea uztartzen dira bi bertsolarik eta antzezle batek osatutako saioan.
Herriko haurrak eta familiak bertsolaritzara hurbiltzea du helburu saio jostagarri honek.
📷 Ekainak 20, larunbata
📷 18:30ean
📷 Herriko plazan
Ekainaren 23an, asteartearekin, ospatuko dugu urtero bezala udako solstizioaren festa.
Egitaraua prest dago eta azken urteetan bezala, plazan afaltzeko mahai eta aulkien eskaerak nola egin ere albiste honetan irakur dezakezu:
https://t.co/xXsodk8RYH
ZAINTZAK ERDIGUNEAN JARTZEKO ESPERIENTZIA EZAGUTZEKO AUKERA
📷 EkainaK 16, asteartea
📷 18:00etan
📷 Udaletxe azpiko Topalekuan
Antsoainen martxan jarritako jantoki komunitarioaren eredua eta haren inguruan garatutako zaintza komunitarioko estrategia izango dira ardatz.
LAZKAOMENDIRAKO BIDEA, LANENGATIK ITXITA
Etzi, asteazkena, ekainak 10, Lazkaomendirako bidea itxita egongo da goizeko 9:00ak eta arratsaldeko 18:00ak artean.
Olaldetik Bianda (Miranda) baserrirako tartean bazter-babesa (quitamiedosa) instalatuko da.
https://t.co/WrYwT2YEp6
BIHAR, OSTEGUNA, UDAL ZERBITZUAK ITXITA
Ekainaren 4rako greba dago deituta udal administrazioan, Udalhitz hitzarmena berritzeko negoziaketak tarteko.
Zaldibiako udal langileek bat egin dute deialdiarekin eta, beraz, eten egingo dira udaletxeko, kultur etxeko eta brigadako lanak.
Egutegiak dakarrena: 2026ko EKAINA
Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira ekainean. Jarraian guztien bilduma.
https://t.co/cDoVUq5mGR
Hosto, paper, kaxa, botila eta abarrez beteta agertu da udaletxeko komun publikoa. Ondorioz, itxita egongo da datozen egunetan. Zaldibiako Udalak onartezintzat jo ditu horrelako jarrerak eta herritar guztienak diren azpiegiturak errespetatzeko deia egin du.https://t.co/XhRlT8iCh3
Saturdiko Festa, larunbatean.
Aurten, maiatzaren 23an, larunbat arratsaldean ospatuko da jaia, eta auzoko gazteek arratsalde-iluntze parterako egitaraua antolatu dute. Irudian duzue egitaraua.
**LGBTI+FOBIAREN AURKAKO AUZOLANA
“Jolasa plazara” ekimenaren barruan, aurreko astean egitekoa zen jarduera, maiatzaren 17ko nazioarteko eguna aitzakia hartuta, eguraldi txarragatik atzeratu egin zeen. Data berria: maiatzak 22, ostirala, 16:15ean plazan https://t.co/f5IjIWIJJh
Haur, gazte edo heldu, musikara gerturatu nahi duten herritarrentzat Zaldibian bertan eskaintzen ditu ikastaroak Ordiziako Musika Eskolak. 2026-27 ikasturterako izena emateko: Bihar, osteguna, 16:00etatik 18:00etara, Zaldibiako Kimuene kulturgunean. Info: https://t.co/m85v4I5dGS
Trafiko Oharra: Maiatzak 16, larunbata
Bihar, larunbata, Zaldibiako Mendi Lasterketa dela eta, ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA ondoren zehaztutako ordu eta eremuetan.
https://t.co/2jGlMnNvvA
Bihar, osteguna, itxita egongo dira udaletxea eta udal liburutegia
EAEko udalek urte asko daramatzate lan baldintzak hobetuko dituen akordiorik gabe. Zaldibiako Udalak bat egin du baldintzak hemen erabakitzearen alde maiatzaren 14rako deituta dagoen greba orokorrarekin.
Maiatzaren 15ean, ostiralean, Baserritarren eguna ospatzeko bazkaria antolatu da Illati tabernan, 14:30ean. Tikeak Illatin bertan 30 euroan. Txartela erosteko azken eguna: maiatzak 14, osteguna.
EGUTEGIAK DAKARRENA: 2026ko maiatza
Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira maiatzean. Jarraian guztien bilduma.
https://t.co/RoCVu9YnQv
Beste astebetez luzatuko da Udako jardueretan izena emateko epea
Ekainaren 29tik uztailaren 24ra bitartean egingo diren Udako jardueretarako izen-ematea apirilaren 30a arte luzatu da. Hortik aurrera ez da eskaerarik onartuko. Informazioa, jarraian.
https://t.co/DowDZYXMco
Liburuaren Nazioarteko Eguna dela probestuz, Zaldibiako Udal Liburutegiak zerbitzu berria jarri du martxan: mailegatutako liburuak itzultzeko buzoia. Udaletxeko sarreran dago, herritarrek aukera izateko liburutegiko ordutegiz kanpo liburuak iltzultzeko.
https://t.co/YI1VwAy7wb
Bihar, osteguna, 18:00etan, helduen elkargunearen inaugurazio ekitaldia egingo da udaletxe azpiko aretoan. Herriko pertsona helduentzako topagune irekia izango da eta saretzea, parte-hartzea eta ongizatea sustatuko dira bertan. Herritar guztiak daude inauguraziora gonbidatuta.
Apirilaren 29an, asteazkena, egingo da Zaldibiako festen diseinu eta antolakuntzarako lehen saioa, 18:00etan Karreaneko ganbaran. Saioan landuko diren gaiak eta jaietarako proposamenak egiteko formularioa, jarraian.
https://t.co/2nEwkLTl3t
Egutegiak dakarrena: 2026ko apirila.
Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira apirilean. Jarraian guztien bilduma.
https://t.co/FCbgpdq2Rb