Batzuek seinalatu eta besteek tirokatu
Pasa den astean kalean zegoela pertsona migratzaile bat tirokatu zuen faxista batek Mandasko Dukea kalean.
Ez da gertatzen den lehen aldia, udaran beste kasu baten berri jakin genuen.
π΄ππ’π‘π’π¦π§ππππ’ π¨πππππ ππππππ’ ππππ₯π π¦π’πππππ₯ππ’ππ πππππππ§π¨ πππ§π¨
Erreakzionarioek hauspotutako ideia arrazita eta klasisten neurrira hartutako erabakia dela salatu nahi dugu.
π΅ELIZAK ETXEGABETZEN DUπ΅
Seminariora gerturatu gara apezpikuari Alde Zaharreko etxegabetzea gelditu dezan eskatzera. Berak ordea, elkarrizketari atea itxi dio berriz ere eta ez du eman nahi genion eskutitza jaso.
Etxegabetze guztiak gelditu!
Elizak Kaiko bizilagun bat etxegabetu nahi du 60 urtez familiaren etxebizitza izan denetik. Hori salatzeko hainbat propaganda ekintza egin ditugu Karmengo Jaietan.
Etxegabetze guztiak gelditu!
Batu borrokara!
Gaur Amara Berrin elkartu gara auzoko gazte batek egindako sexu-erasoak salatzeko.
Itaiako eta @amaraberriga Gazte Asanbladako kideok jarrera eta ideia matxisten aurka borrokatzen jarraituko dugu, eraso ororen aurrean kaleak hartuz.
INDARKERIA MATXISTAREN AURKA BORROKATU!
πππππππππππ ππππππππππ ππ
Jasanezina da Donostian turismoarekin gertatzen ari dena. Negozioa egiteko helburuarekin hiritarrak kanporatu eta bertan etxebizitza turistikoak edo hotelak egiten ari dira.
ποΈEkainak 27
π12:00
π Bulebarretik
Ze barbaridade da hau?
Israelgo estatuak atxilotu ditu, torturatu eta Euskal Herrira heltzen direnean Ertzaintzak jipoitu.
Israel suntsitu! Sionismoaren konplize guztien aurka borrokatu!
Elkartasun osoa ekintzaileekin eta erreprimituak izan diren guztiekin.
π΄ Emakume bati sexu-erasoa egin zion gizon batek igandean Donostian. Aski da!
Itaiatik jarrera eta ideia matxisten aurka borrokatzen jarraituko dugu. Matxismoaren aurkako kontzientziazio lana eta borroka indartuz.
BESTE ERAILKETA MATXISTA BAT EUSKAL HERRIAN
Indarkeria matxista normalizatzen ari da, beraz, ezinbestekoa da eraso eta erailketa bakoitzari irmoki erantzutea eta matxismoaren aurkako borroka kaleetan indartzea.
INDARKERIA MATXISTARI AURRE EGIN!
β οΈBeste erailketa matxista bat Euskal Herrian!
Emakume langileon zapalkuntza gogortzen ari den honetan, matxismoaren aurkako borroka kalean indartzeko momentua da.
π΄ Beste erailketa matxista bat Euskal Herrian!
Emakume bat erail du bere senarrak Sarrigurenen.
Gure babesa eta elkartasuna ingurukoei.
ASKI DA! Indarkeria matxistarekin amaitzeko erantzun kolektiboa antolatu behar dugu!
INDARKERIA MATXISTAREN AURKA BORROKATU!
Gaur Easo Plazan elkartu gara; izan ere, gaur hasi dute anti-abortistek haien protesta-zikloa Askabide klinika inguruan.
Talde ultrakatolikoen erasoen aurrean, guk doako eta kalitatezko abortu eskubide unibertsala aldarrikatu dugu.
Abortuaren kriminalizazioaren aurka borrokatu!
Emakumeen eskubideen aurkako ideiak gero eta hedatuago dauden honetan, beharrezkoa da abortuaren aurkako kriminalizazioa salatzea eta kalitatezkoa eta doakoa izango den abortu eskubide unibertsala aldarrikatzea.
Batu datorren asteazkenean Easo plazan egingo dugun egitaraura!
Nola da posible egun oraindik emakumeek espazio batzuetara sarbide mugatua izatea? Hori gutxi ez eta elkarteko kide bat kaleratu dute emakumeei sukaldean sartzen uzteagatik. Berri honek argi adierazten du gurean zein errotuta dauden ideia matxista eta erreakzionarioak.
Gaur Andoainen elkartu gara Itaiaren lehen kongresuaren ondorioak aurkezteko.
Euskal Herrian emakume langileontzako alternatiba iraultzailea aurkeztu nahi izan dugu: matxismoaren aurka, esplotazio ekonomikoaren aurka eta emakumeon eskubideen alde.