"I have accepted Keir Starmer's resignation as my chief servant and have invited Andy Burnham to lay out details for how many meals a day he'll give me"
Iñaki Dorronsoro hil da, Eusko Ikaskuntzako lehendakari izandakoa. Gaindegiak eman du heriotzaren berri, hango lehendakari baitzen 2022tik. Kooperatibismoan eta mundu akademikoan aritutako euskaltzalea, BERRIAko administrazio kontseiluko kide ere izan… https://t.co/cyro93z5zG
Erresuma Batua, helmuga argirik gabeko bidean. Hamar urte beteko dira etzi Erresuma Batuak EB uztea erabaki zuenetik. Irteerak kalte egin dio ekonomiari, eta gaur egun gehiengoak uste du ideia txarra izan zela eta EBrekin harremanak estutu behar direla.… https://t.co/a2GA7opCUm
Burujabetzaren bidean «urrats berriak» eskatu dituzte EAJren eta EH Bilduren hamalau alkatek. Adierazpena egin dute, foruen abolizioaren eta Alkateen Mugimenduaren urteurrenen karietara. Dei egin dute Bergaran uztailaren 19an egingo den ekitaldira joateko. https://t.co/kZKrlkvTi7
Kneecap: 'rave' bat matxinadarako. Memoriari, identitateari eta hizkuntzari gorazarre egiten dion lan bat eman du argitara Kneecap Belfasteko hip-hop taldeak: 'Fenian'. Bihar Bilbon emango duen kontzerturako sarrera guziak saldu dituzte jadanik. https://t.co/SXmpBTfPCF
Red Bay: oroiminaren ubera. Bi buia zuriren artean eta plastiko beltz batekin bilduta: Red Bayko ur uherretan dago ‘San Juan’ baleontzia hondoratuta. 140 biztanleko herrixka xume bat da. Emozioz daude Pasaiatik abiatuko den ontzi bikia noiz iritsiko. https://t.co/CoufCvWh3d
Red Bayko ur uherretan dago ‘San Joan’ baleontzia hondoratuta, bi buia zuriren artean eta plastiko beltz batekin bilduta. BERRIA Ternuan izan da, Gipuzkoako Foru Aldundiak Albaolarekin batera antolatutako bidaia instituzionalean.
Bi buia zuriren artean eta plastiko beltz batekin bilduta: Red Bayko ur uherretan dago ‘San Joan’ baleontzia hondoratuta. BERRIA Ternuan izan da, Gipuzkoako Foru Aldundiak Albaolarekin batera antolatutako bidaia instituzionalean.
Jende asko harritu zen atzo Aizkorrin elurra egin zuelako. Bada, Arantzazuko takoak dioenez, gaur 100 urte beherago ere elurra egin zuen. Urbian. Adriano Lizarralde fraide frantziskotarra igo zen ermitara hurbildu ziren 3 artzainei meza ematera.
Gorenak finko egiteko aukera zabaldu die oposizioa gainditu duten behin-behineko langile publikoei. Probarik gainditu ez dutenentzat kalte ordain handiagoak eta administrazioarentzako zigorrak eskatu ahal izango dituzte epaileek. https://t.co/TD8Frl9ekM
Itxi dute Ajuriaenean Carlos Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren hil kapera. 'Agur jaunak' doinuekin atera hilkutxa. Txalo batzuk ere entzun dira amaieran. Iruñera abiatuko da segizioa orain, han egingo baitute hileta elizkizuna.
Andres Urrutia euskaltzainburua ere esker oneko agertu da Garaikoetxeak euskararen alde eta, bereziki, Euskaltzaindiaren alde egindako lanagatik. Askoren oroimenean geratuko den lehendakaria izango dela esan du.
Duela bi urte hil zen Jose Antonio Ardanza lehendakaria. Haren sendia Ajuriaenean izan da, Garikoetxea agurtzen. " Garaikoetxeak ilusio itzela sortu zuen bere garaian. Gure errekonozimendua eta ohorea aitortu nahi izan diogu agur honetan", esan du Aitor semeak.
Mitxel Lakuntza ELA sindikatuko idazkari nagusiak ere Ajuriaenean egon nahi izan du gaur. Garaikoetxearen familiari doluminak eman dizkie. "Erreferentetzat" jo du eta hark Euskal Herriarekin, abertzaletasunarekin eta euskararekin izandako konpromisoa nabarmendu du.