Magmatismoa: arroken spa gogokoena.
Urtu egiten dira, 1,200 °C- tan erlaxatzen dira, eta ateratzen direnean… BOOM! 💥Sumendi itxurako look berria. Beraz, bai, arrokek ere look aldaketa behar dute noizean behin. 🪨🌋
Ba al zenekien pumita, bere porositate handia dela eta, ur gainean flotatzen duen arroka bolkaniko bakarra dela? Erupzio leherkorretan sortzen da eta bere dentsitate baxuagatik da berezia. 🌋🪨 #bolkanismoa#geology
Magmatismoak, suntsitu ez ezik, sortu ere egiten du: 🌋
- Zure oinpean, magmak mendi berriak zizelkatzen ditu, zu konturatu gabe.
- Erupzio bakoitza ate bat da planetaren barrualde sutsuarentzat.
Lurra ez dago geldirik... baina lo dagoela dirudi. 😴🌎
Ba al zenekien painita dela munduko mineral arraroenetako bat? Urte askotan bi ale bakarrik ezagutzen ziren. Myanmar-en aurkitu zuten, eta bere kolore gorrixkak harribitxi berezia bihurtzen du. Geologiaren altxor bat!🪨
#Painita#Minerala#Natura#Zientzia
Ba al zenekien laba izugarri azkar hozten denean beira naturala sortzen dela? Horrela jaiotzen da obsidiana: beltza , distiratsua eta zorrotz-zorrotza . Antzinako gizakiek armak eta tresnak egiteko erabiltzen zuten. 🌋🏹
#Laba#Obsidiana#Natura#Zientzia
Bazenekien pumita arrokaren dentsitatea hain txikia denez, kortxo zati bat bezalakoa dela? Bere eraketan, airera proiektatutako labak deskonpresio handia jasaten du. Horren ondorioz, gasgabetu egiten da, eta espazio hutsak sortzen dira, bereizita geratzen direnak. #bolkanismoa
🌋 Laba kolada sumenditik ateratzen den harri urtua da, eta suzko ibai bat bezala mugitzen da. 🔥 Hozten denean, lur berria bihurtzen da. Lurra, aldi berean sortzen eta suntsitzen. #Sumendiak#labakolada
Ba al zenekien uretan flotatu dezakeen arroka bat dagoela? Pumita arrokaz ari gara, laba hain azkar hozten denean sortzen da, non gas burbuilez bete egiten baita.
#zientzia#geology
💨 Ba al zenekien pumitak uretan flotatzen duela? Oso arroka arina da, laba bolkanikoa azkar hoztean harrapatutako gas-burbuilaz beteta dagoelako. Harri bat ia airea bezala pisatzen duena! 🌋🪨 #Science#Geology
Bazenekien Ozeano Barearen inguruan biltzen direla planetako sumendi gehienak? Gune horrek Suzko gerrikoa du izena eta munduko sumendi aktiboen %75 bertan dago. Sumendi asko daude eskualde horretan hainbat subdukzio-gune daudelako.
🔥🌋
#cinturon_de_fuego#volcanoes#GeoNews
Ezagutzen ez dituzun sumendiei buruzko datu bitxiak:
1. Erupzioek 30 kilometrotara errautsa bota dezakete airera
2. Laba 12.000 gradutara irits daiteke gainazalara iristen denean
3. Munduko sumendirik handiena Mauna Loa da (Hawaii)
🌋🌋🌋
#MaunaLoa#volcano#geology
Talko-hautsaren jatorria ezagutzen al duzu? 🪨
Talko izeneko mineralarekin egiten da. Mohs-en eskalan bigunenetakoa da. Horregatik da hautsa hain leuna: talkoak ez ditu beste mineralak urratzen!
#geologia#mineralak
Ba al zenekien sumendi-erupzioen ondorioz gure planetako klima alda daitekeela? Erupzio bolkaniko handiek eguzki-erradiazioa islatu dezakete, hortaz, Lurraren tenperatura hainbat gradu jaitsi ahal da.🌋
#geology#zientzia
Magmatismo plutonikoa, lurpean magma solidotzen denean gertatzen da. Bere motak hauek dira: batolitoa, lakolitoa, lopolitoa, sill-a eta dikeak. Forma, tamaina eta orientazioaren arabera bereizten dira lurrazalaren barruan. #MagmatismoPlutonikoa
Mineralak ez dira soilik harri politak: batzuk elektrizitatea eroaten dute, beste batzuk magnetikoak dira, batzuk kolorea aldatzen dute beroarekin edo argiaren azpian, eta beste batzuk material gogorrak mozten dituzte, hala nola beira. Badirudi superbotereak dituztela! #mineralak
Bazenekien mineral batzuek distira egiten dutela argi ultramorez argiztatzean. Fenomeno horri lumineszentzia deitzen zaio, eta fluorita da horren adibide ikusgarriena!⛏️✨🪩 #geologia#fluorita
Ba al zenekien granitoa lurrazaleko arrokarik gogorrenetako bat dela? Hori dela eta, erabili egin da, monumentu, eraikin eta eskulturetan, hala nola granito gorriz egindako Luxorreko Obeliskoan.
#obeliskoluxor#granitoa
Erupzio bolkanikoek dena hankaz gora jartzen dute: gasak, labak eta piroklastoak botatzen dituzte. Aukeratu beharrean, zergatik ez dena nahasi eta erabateko kaosa sortu?🌋😱 #bolkanismoa#geology