Lan handia egiten ari gara sarean kudeaketa sistema berria eratzen. Zailena egina:Prozesuak definituta eta landuta👏21-22 rako hauei lotutako Prozeduren lanketa💪,..;Plan Estrategikoa sarekide batzuk aurten berritu dute,21-22an beste hainbati tokatuko zaio.ElkarrekinAURRERA-KA!
"Euskara gure etorria" asteari bukaera emateko, @oihanvega izan genuen atzo ikastetxean. Oihan @gaztea irratiko esatari eta DJak Euskara hedabideetan, Irrati didaktikoa bi saio eskaini die 3. mailako ikasleei.
"Euskara gure etorria"ren saioekin jarraituz, gaurkoan @enaut_elorrieta eta #MikelMarkez izan ditugu ikastetxean. Baga, biga, higa saioa eskaini diete 4. mailako ikasleei. Bertan, 60. hamarkadatik gaur egunera arteko euskal musikaren historia kontatu eta abestu digute.
Atzo, Imanol Ituiño, @Imanoltunol, magoaren saioa izan zuten DBH1ko ikasleek, 3 saiotan banatuta. Nahiz eta oholtzara igotzeko aukerarik ez izan, ikasleek parte hartzea lortu du galderak eginez, pilotak aukeratuz,... Saio ederrak Imanolek osatu dituenak
Ikastetxeko “Irakurketa planaren” barne irakurzaletasuna sustatu nahian, ikasleek joku batean parte hartu dute.Pista batzuk jarraituz, Azkoitiko idazle den @IDierez aurkitu behar zuten. Irabazleek Iñigorekin solasaldia izan dute bere jardunari buruz.
"Euskara gure barne gure artean izan dugu Xabier Mendiguren idazlea, @xme64 bere "Bizitza motor gainean" liburua aurkezten. DBH2. mailako ikasleek irakurritako liburuaren sortze prozesua eta idazlearen ibilbidea, biografia… azaldu diete.
Etxeratze egoeran pasa behar ditugula apirileko opor hauek kontuan edukita, eta orain arteko dinamika positiboak ez apurtzeko nahiarekin, guztiz borondatezko baliabideak eskaini ditugu @AzkoitiaBHIn