Sandra Cuesta izan dugu "Deep blue" bere lana ontzen Dinamoan.
Espazioa, gai eskultorikoak eta musika ditu lanabes artistak. Bideo eta soinuen lanketa zen egonaldi honen helburua; espazioa, irudia eta soinuaren arteko harremana lantzea jendarteari
aurkezteko modu propioa bilatuz
Otsailaren 25ean kontzertua eskainiko digu Sanagustin kulturguneko oholtzatxoan Xabier Badiolak. Arkupehotsak egitasmoaren baitan antolatutako kontzertua izango da honakoa, non parte hartzaileek formazio teknikoa zein artistikoa jaso ondoren, beraien lanak aurkeztuko dizkiguten.
'El Arca de Noé' animaziozko filma igandean 16:30ean, eta 'Valle de sombras' igandean 19:30ean eta astelehenean 21:00etan ikusi ahal izango dira. Sarrerak aurrez erosteko aukera dago @kulturaz_koop-en webgunean #Azpeitia https://t.co/poUuVxKeCL
Jolas kooperatiboak egingo dituzte ostiralean, Jostarratz egitasmoaren barruan. Bihar itxiko dute ostiraleko saioan parte hartzeko izena emateko epea. Ohi bezala, haurrek eta gurasoek elkarrekin jolasteko hitzordua izango da ostiralekoa. #Azpeitia
https://t.co/dzK0GYbavN
[ARGAZKI BILDUMA] Atzo ireki zuten Betharramen 'Herri baten korapiloak. Sokamuturraren museoa' erakusketa. Parodiatik asko du Suduperen proiektuak, baita irudimenetik ere #Azpeitia https://t.co/RgdcxHggxs
Gorka Urbizuren emanaldirako sarrerak agortu dira, baina gurean ekainera bitarte izango diren kontzertuen zerrenda luzea da!
Sartu Kulturazen web orrialdean eta ikusi gure agenda osorik!
https://t.co/KrdAGj3Qai
Entzunezko saria jaso du Lanartea euskararen langile profesionalen elkarteak ekoitzitako podcastak. Azpeitiko Dinamoan grabatzen dituzte saioak #Azpeitia https://t.co/r1deVbkpfL
Hilero bezala, areto dantzek hartuko dute Sanagustin kulturgunea gaur, 23:00etatik aurrera. Besteak beste, salsa eta bachata doinuak dantzatzeko aukera izango da bertan.
https://t.co/mC13bwotV7
Leon Benaventeren, Izaroren, Anestesiaren eta Gorka Urbizuren kontzertuetarako sarrera guztiak agortu dira jada. Benaventek otsailaren 3an eskainiko du kontzertua Sanagustinen. #Azpeitia
https://t.co/uMNYi34P9Q
[KOMUNITATEKO EKARPENA] Xoxotera igoera, parodia, kontzertuak eta hitzaldiak izango direla aurreratu dute gaztetxeko kideek, Gazte Astea iragartzeko egindako spotean. #Azpeitia
https://t.co/xNDtxlje3I
'Dapa'. Gaizka Izagirreren iritzi artikulua @berria-n. "Ia guztia irudien bidez jasotzen dugun honetan, irudi horiek zer eta batez ere nola kontatzen duten iruditzen zait gakoa".
@kulturaz_koop@dapakultura
https://t.co/MH17l8Lwii
'Jarrera, lana eta lehentasuna'. @iiurrebaso UEMAko ikerketa teknikariak atzo Sanagustinen emandako hitzaldiaren kronika eta argazki bilduma.
https://t.co/3RZIp92Dic
Gorka Urbizuk ekainaren 7an eta 8an aurkeztuko digu bere bakarkako lan berria Sanagustin kulturgunean.
Atzo agortu ziren ekainaren 7ko sarrerak. Gaur duzue ekainaren 8koak eskuratzeko aukera , 12.00etan, https://t.co/rdSz8ezNxw eta https://t.co/G9864wo9St web orrialdeetan.
Ekainaren 7an Sanagustinen emango duen kontzerturako sarrerak segituan agortu dira. Ekainaren 8rako iragarri du bigarrena, Sanagustinen bertan. Bihar, osteguna, 12:00etan jarriko dituzte salgai sarrerak @kulturaz_koop@gorkaurbizubat#Azpeitia https://t.co/kLX4moWsL7
XIV. aldia beteko du AAEk antolatutako gaueko argazki rallyak. Izen ematea doan da eta egunean bertan irekiko dute, 19:00etatik 20:00etara, @Dinamoaaa-n #Azpeitia https://t.co/wdRdlTGyzw
Azken sormen egonaldietan parte hartu zuen Irati Antiak. Esklabutzaren auzia lantzen duen "Azukre beltza" proiektua landu zuen bertan, espazioa, irudia, musika eta esperimentazioaren bitartez.
Sormen egonaldietan izena emateko aukera hilaren 28ra arte:
https://t.co/GacCGwU9JC