Atzo trenez Bilbora. Durangon bi emakume gazte sartu dira, ozen berbetan eta isildu barik. Irakasleak. Euren laneko kontuez, lankideez, ratioak gora eta behera....gaztelania hutsean. Hara! Epelak eta bi esateko gogoz oraindik. Zenbat halako. Azeria oilategian.
Gaur ikusi du argia liburu honek. Maitasun handiz atondua. Eskerrak zuei, Gaizka Zabarteri eta Joseba Sarrionandiari.🤎🤎🤎
#Zaldibar#Zaldibarko berbeta eta literatura: Zalduko urak
#Pamiela argitaletxea
“Bada oraindik jendea euskaldun izatea absurdoaren pare jarri nahi duenik.
Zer egingo diogu, ba? Ekin eta ekin.”
Ruper Ordorikak kantu eta kantu artean.
Beasain. 2026/08/01
@LasarteAitor@IbanZ A! Eta Osakidetzan begiratuko ez zaituen traumatologo horrek pribatuan mimoz begiratuko zaitu 100 euro ingururen truke. Horri ere egunen batean heldu behar diogu. Ez etika ez ezer.
@LasarteAitor@IbanZ "Zure belaunak erresonantzia beharko luke, baina hemen jai daukazu". Dirua izanez gero, pribatura. Eta, bestela, ekin ibuprofenoari. Oso larria 👇
@larbelaitz@EHeyed@BegonaPedrosa azterketak jartzea, iraingarriki errazak, ahozko probarik gabe... Behin eta berriz ari gatzaizkio azalpenak eskatzen. Kontua da DBH atera gabe ez dela inortxo ere geratzen. Emaitzak onak dira beraz. Mailak baina ez dio hori. Noiz arte segi behar dugu geure buruari tranpak egiten?
@julenaltube LHtik dator arazoa. Ama moduan diot. Maila eskasa, DBHn beste horrenbeste. Ssaiatzea, ekitea, bikaina izan nahi izatea....ez daude modan. Eta gero "pasaten jake/jaku pasetan jakena/jakuna". Unibertsitateko atarian oinarriak falta. Eskandalu honek onik ekarriko ahal du!
@IbanAsenjo@aitr631305@BegonaPedrosa Emaitzak dira garrantzitsuak Pedrosa anderearentzat. Emaitzak hobetu behar dira. Bada ni mailak kezkatzen nau. Maila hobetzen bada, hobetuko dira emaitzak. Ikastetxeetako emaitzak onak diren ikastetxe batzuetan ikusten baitugu maila zein den.
Eskerrik asko zuzentzaile honi zurrunbilo itogarri honetan azalpen argiak emateagatik. Ez daukagu dudarik. Profesional onak zarete, Angeriñe. 👌👌"Algunos ceros son en realidad notas negativas porque se podía restar" https://t.co/uY6MCv2nuz
Oilotegia aztoratu eta gero, euskara gainditu ez duten horietatik zenbat matrikulatuko ote dira EHUn?🤔🤔. Posturak onartzen dira🤑. Asunekin igurtzitxo batzuk emango nizkieke gustura eurei eta enparauei.
@ielortza Lanerako ez da komeni eskatzea, ikasteko ere ez da behar... paretik kenduta ere... Abokatua eta poltsikoa sendo, hori behar da kolpe zorririk jo barik bizitzeko elebakartasun ederrean. Ai ez. Ingelesa bai.
@BegonaPedrosa, tok-tok, hor zaude? Pasa den astetik galdera batzuk dituzu erantzuteko, eta gaurtik aurrera beste pare bat gehiago. Ze kristo, demonio (zeuk aukeratu) da hau? Hezkuntzan lan gogotik eta gogoz egiten dugun langileon saileko buru horrek👇
https://t.co/6lAGl8DXsB
@ane_maite Beldurra. Hori ere landu egin behar izaten baita, egunero, ahozkoa alegia. Nolako hiztunak nahi ditugu ahozkorik landu gabe? Lantzen ez denak lanak ematen ditu eta hortik beldurrak. Niri ahozko probarik gabeko hizkuntza azterketek eragiten didate beldurra eta kezka. Handia.