Martxoaren 17ko greba orokorrean parte hartzeko deia egin du EH Bilduk, bizitzaren garestitzearen aurrean soldata duinak bermatzeko.
Duintasunarekin #BatEgin | https://t.co/kwCNHSlj0t
Euskal Herriak NATOri ezetz esan zion duela 40 urte. Gaur, Bardeako tiro eremutik, bakearen aldeko deia munduratzen dugu.
Eskalada militar arduragabea gelditu behar da. Diplomaziaren bidea hartu. Nazioarteko zuzenbidea errespetatu.
Gutxi batzuen interesek gehienon pobretzea dakartelako. Haien bonbardaketak gure krisiak direlako. Eta ez dugu onartuko.
Gerrarik ez! Euskal Herriak gerrari ez! Inperialismoaren eta autoritarismoaren aurrean, bakea eta burujabetza.
Aberri Egunean ezkerreko milaka independentistok Iruñeko kaleak beteko ditugu, egun osoko egitarau zabalarekin, gure nazioa Euskal Herria dela lau haizeetara oihukatzeko.
Aldarrikapena bai, eta jaia ere bai!
✳️ Apirilak 5 · Iruñea · Zazpiak #BatEgin
Feminismoa urrunegi joan dela diotenen aurrean, eskubideak, duintasuna eta borroka feminista aldarrikatzen jarraituko dugu. Ez delako etsitzeko unea.
Duintasunarekin #BatEgin!
Feminismotik beste mundu bat eraiki dezagun, Lazkaoko EH Bilduk dei egiten dizue herritarroi mobilizazioetan parte hartzera.
Antolatu, mobilizatu eta borrokatu!
📣Beste mundu bat posible da, feminismotik.
🌹 Duela 50 urte piztutako konpromisoak hazi bat erein zuen Euskal Herriko langile mugimenduan eta beste mundu bat posible zela ikusarazteko borrokan. Herri honek zutik darrai orduko bandera eta aldarrikapenekin!
Martxoaren 3an eraildako bost langileak oroitzeko ekitaldi hunkigarria egin dugu Gasteizko Zaramaga auzoan: https://t.co/PuwdZvUisB
La masacre del 3 de marzo fue una operación de Estado con un objetivo claro: dar una lección, castigar y disciplinar al movimiento obrero vasco.
🌹 1976 ~ 2026
50 urte martxoaren 3ko sarraskitik. 50 urteko borroka memoriaren garra itzal ez dadin. 50 urte egia, justizia eta erreparazioaren aldarrikapena bizirik mantentzen.
Frente a la negación, a la ocultación, al olvido y a la represión, ¡somos viento de libertad! Etorkizunarekin bat egin!
🗓 Martxoaren 3a, asteartea.
📍Gasteizko Zuberoa plaza.
⏰ Ekitaldia 13:00etan eta lore eskaintza monolitoan 14:00etan.
Apirilaren 5ean Aberri Eguna ospatuko dugu Iruñean.
#BatEgin Euskal Errepublika aldarrikatzeko, faxismoari aurre egiteko, euskal herritarren bizi baldintzak duintzeko eta oldarraldi judizialaren aurrean euskararen biziberritzeari ekiteko hitzorduarekin.
https://t.co/m2KaEfKOVE
Eskerrik asko @OskarMatute |ri gaur arratsean eskainitako solasaldiagatik, eta gerturatu zareten herritar guztiei. Politikaz, eskubide sozialez eta etorkizunaz hausnartzeko aukera ederra izan dugu.
#Lazkao
Autoritarismoa mehatxu erreala da munduko herrientzat eta demokraziarentzat. Eskubideak, askatasunak eta demokrazia bera kolokan daude. Horregatik, hitzaldi bat antolatu dugu, EH Bilduk autoritarismoaren inguruan egindako hausnarketak partekatu eta etorkizunaz eztabaidatzeko.
Lazkaoko EH Bilduk gogor salatzen du futbol zelaian izan den portaera arrazista, eta elkartasuna adierazi nahi dio erasoa jasan duen @Ikasberri_ke|ko jokalariari.
Igandean Lazkaon jasandako eraso arrazista salatu du Ikasberri kirol elkarteak. Ikasberrik, erasoa jasandako jokalariari babesa adierazteaz gainera, dagokien arduradunei eta erakundeei eskatu die gertatutakoa behar bezala ikertzeko eta beharrezko… https://t.co/ZfwvLsqV1H
Euskal Herria Palestinarekin! 🇵🇸✊🏽
Hainbat eragile politikorekin batera, Europako Herritar Ekimen bat aurkeztu dugu, EBk Israelekin duen Elkartze Akordioa eteteko. Ekimenak milioi bat sinadura bildu nahi ditu.
Sinatu hemen: https://t.co/83m3Zvfnsq
#justiceforpalestine
Diskurtso erreakzionarioen eta autoritarismoaren normalizazioaren aurrean, erantzun antifaszista artikulatzea ezinbestekoa da. Testuinguruaren irakurketa kritikoa eta erantzun kolektiboak jarriko dizkigu mahai gainean Euskal Herritik eta Euskal Herriarentzat @OskarMatute|k
Sarek euskal presoen eskubideen alde larunbatean Bilbon deitutako mobilizazioan parte hartzera deitu du EH Bilduk.
Oraindik jasaten dituzten salbuespen neurriei behin betiko amaiera emateko ordua da.
Bakea, konponbidea, elkarbizitza. #EzinDaGehiagoLuzatu https://t.co/UwvkhX53KZ
URTE BERRI ON EUSKAL HERRIA 💫
Une ederrak bizi izan ditugu aurten elkarrekin eta aurrerapauso garrantzitsuak eman ere. Garaipen handienak lortzeke ditugulako, egin irribarre, Euskal Herria aske izan arte! 💛✊🏽
2026ari gogoz eta ilusioz heltzen diogu, Lazkao bidezkoago eta parte-hartzaileago baten alde lanean jarraituko dugu 💪
Hemen duzue irakurgai:
⬇️
https://t.co/XoGhASdFl0
📖 Lazkaoko EH Bilduren abenduko aldizkaria argitaratu dugu.
Iragan urtean herrian izan ditugun erronkei aurre egin diegu, konpromisoz, lan kolektiboz eta herri honenganako arduraz. Egindako bidea eta ikasitakoa jasotzen ditu aldizkari honek.
1/2