Aste honetan @SusannaSoler eta Oskar Viguera izan ditugu ikastetxean. DBH 1. mailan aurten abiatu dugun "GEus eremua" aurkeztu diegu. Asko gustatu zaie gure eremuaren diseinua eta orain arte egindako ibilbidea. Hamaika aholku eta estrategia eman dizkigute.
#zumaia#eremuaklantzen
📡 ADI! Orain @PrimeVideoES|en euskara aukeratu daiteke hizkuntza gustoko moduan! Horrela plataformak gomendio guztiak euskarazko edukienak egingo dizkigu. Bideo labur honetan azaltzen dizuegu nola egin, oso erraza da! Zabal dezagun 4 haizetara! 📡🦾 #pantailakeuskaraz
Pantailak euskaraz tailerrean lotura interesgarri hau pasa digute:
Euskaraz gozatzeko baliabideak: webguneak, sare sozialak, film eta telesailak
https://t.co/McV7Wiv39d
Zabaltzen lagunduko?
@PantailakEusk@EHEbizi#topaketak
Mundukoak @onintzaenbeita: "Ni ere banaiz munduko hiritarra, baina Euskal Herritik eta euskaraz abiatzen naiz mundura. Eta banaiz gai munduari ingelesez erantzuteko. Gauza bat jakiteak ez du bestea ukatzen."
https://t.co/HPYaMKXNYX @berria
Irakurri beharrekoa.
Euskara da azkez aste honetako batzuen kritika identitarioen helburua eta denon kalterako galtzaile, kontsumitzaileen legeak euskaldunon eskubideak ez baititu egoki bermatzen.
Pitxer bat ur https://t.co/iupILYT3b7 vía @berria
XVII. mendean ez zen euskaldunik egon Beñat Gazteluzar izeneko figura ia ezezagunak baino hobeto idatzi zuenik. Horren frogarik nahi baduzue, hona hemen “beti” eta “sekula” hitzekin osatu zuen poema zirraragarria
https://t.co/n2VCSHXgxF
Euskararen inguruko datuak aztertu ditu @iiurrebaso-k bere tesian eta gaiaz sakon hausnartzeaz gain, uste orokortu batzuk hankaz gora jarri ditu. @larbelaitz-ek eta @AsierBA85-ek elkarrizketatu dute @Larrun_Argia-n. Derrigorrez irakurri beharrekoa.
https://t.co/LGInr1C453
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izan da otsailaren 11an eta @Uninet_ataria-n argitaratu dituzten 110 ikertzaileen elkarrizketak bildu dituzte.
https://t.co/BIf5wpGQ5b
Baina zer nolako lana egiten zabiltzaten @ZerNonIkusi, musu-truk gainera❤️
Aupa zuek👏👏👏👏👏👏
Euskarazko ikus-entzunezkoak zein ikus-entzunezkoak euskaraz gozatzeko nonahi ezagutarazi beharreko tresna 📺
Zabaldu eta partekatu dezagun opari hau 🗣🗣
https://t.co/XduEv9JSyS
“Ni inguratzen lehena”
Euskarazko esaldi bat erabili dute Uruguain, munduko lehen bira gogoratzen duen zigilu-markan. Bertatik ekarri didate opari.
Gertuago ezinezko dena, Ameriketan ikusi behar! #Euskara#diaspora
Gaurko @berria|n giza eta gizarte zientziek egiten diguten ekarpenaz hausnartzen dut, aste honetako ‘zorioneko’ aurkikuntzaren ondoren @deusto @deustoTrSocial
https://t.co/z0AFfzrPgR