📢ADI!📢
▶️Euskarabideak euskarazko bideoak sortzeko eta sare sozialetan zabaltzeko laguntzen deialdia egin du
🚏Enpresentzat eta profesionalentzat
🔴50.000 euro
🗓️Uztailaren 9ra arte
🔗https://t.co/h7V0uLdBiH
Udalerri Euskaldunen Eguneko abestia ere aurkeztu dugu gaur: 'Zazpi harri, zazpi herri'. Otxandioko eskolako ikasleek jarri diete ahotsa, eta maiatzaren 16ko ekitaldian abestuko dute https://t.co/LnGyTmkzAm
🎬 Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak gazteak nahi ditu epaimahai gazterako! 18-30 urte bitarteko 100 gaztek apirilaren 23tik 30era izango den 23. edizioko Film Labur Onenaren saria erabakiko dute.
⏳ Izena emateko epea: martxoaren 26a arte.
#Donostia#GazteEpaimahaia
#Bizum? Adituak. #Euribor? Zer da hori? 🤔
💸 EAEko gazteen % 88,9k uste du bere dirua ondo kudeatzen duela. Baina Euriborra zer den galdetuta, hamarretik batek bakarrik erantzuten du zuzen.
@GazteBehatokia-ren azterlanaren ondorioak 👇https://t.co/4wazs51VbY
#FinantzaHezkuntza
🎣 Euskal arrantza-sektorea zahartzen ari da: ekoizleen % 80k baino gehiagok 60 urte baino gehiago ditu.
Arazo horri aurre egitea xede duen #Itsasoratu beka-programaren edizio berri bat aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak arrantza-ikasleak arrantza-ontzietan praktikak egin ditzaten.
Save the Childrenek argitaratu duen txosten baten arabera, nerabeen % 70ek ez du esplotaziorik ikusten OnlyFans-en. Kultura digitalak nerabeak sexualizatzen ditu . Erabiltzaile askok adin txikikoen plantak egiten dituzte, haur-estetika erabiliz.
https://t.co/v6OwuEUKz1
Abian da EHko eszenako musikari eta talde gazte emergenteak bultzatzea eta laguntzea helburu duen #VillaSoundBilbao jaialdiaren VI. edizioa. 16-35 urte bitarteko musikari gazteek otsailaren 17ra arte izango dute izena emateko aukera.
https://t.co/kIs26MeAW3
Ostiral honetatik aurrera UEMAko kide diren 90 udalerritan eskainiko dute 'Irabazi arte!' telesailaren 5. denboraldiko lehen atala https://t.co/EgkGqKvQUP UEMAko kide diren herrietako zinemetan eta areto publikoetan ikusi ahal izango da
Ostegun honetan banatuko ditugu Arnasetik lehiaketako sariak, Leitzan https://t.co/fgpUA9enTI 205 lan aurkeztu dituzte ikasleek, eta Anoeta, Baliarrain, Doneztebe, Errezil, Ikaztegieta, Ispaster, Mutriku, Leitza, Markina-Xemein eta Gernikako ikasleen lanak dira finalistak
▶️Loraldia, Iruñeko Udala eta Laboral Kutxarekin batera, 2025eko Iruñaldia jaialdia aurkeztu du gaur Euskarabideak.
🎭Euskarazko kultur garaikidea Iruñera eramanen dugu, azaroaren 9tik 15era.
Animatu eta gure kulturaz gozatu!👇
🔗https://t.co/IJeCjnCWeK
Gaurtik aurrera eta urriaren 20ra bitartean, zabalik izango da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen 36. edizioko Epaimahai Gaztean izena emateko epea. 100 plaza eskainiko dira. Anima zaitezte!! https://t.co/2ns1OBASLO
Aurten, mundu osoan, gehien erabili diren adimen artifizialeko txatbotak eta eta adimen artifizialak lanean ordezka ditzakeela uste duten herrialde desberdinetako pertsonen ehunekoa. #adimenartifiziala#euskara#infografia